Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

Natur Zientzen aretoa Laudioko Museo Gastronomikoan

(2010-03-10 21:16 aiaraldea)







Aurreko ostegunean, martxoaren 4an, Javi Mateoren gonbidapena onartu eta Laudioko Museo Gastronomikoan dagoen Natur Zientzen aretoa ezagutu genuen. Bertan, fosil eta mineral ezberdinak ikusi genituen; Laudiokoak, EH-koak zein kanpokoak. Mundu honen inguruko hainbat berezitasun ere entzun genituen. Interesgarria oso iruditu zitzaigun. Talde txikia (7 eta Javi) baina jakinmin handikoak elkartu ginen.

AIZU ! aldizkaria merkeagoa berbalagunentzat

(2010-03-10 18:04 enkarterriko berbalagun)


Berbalagunek urteko harpidetza merkeagoa lortu ahal izango dute. Aizu ! aldizkariak 10 ale kaleratzen ditu urtean eta euskara errezean idatzitako testuak biltzen ditu.
Euskara ikasten ari direnentzat edota euskaraz irakurtzera ohituta ez daudenentzat aldizkari egokia da.
Berbalaguna bazara eta aukera hau aprobetxatu nahi baduzu, bete ezazu formularioa eta harremanetan jarriko gara!

Pasialekuko magnolioa

(2010-03-09 17:01 gernikako berbalagun)

Magnolioa elurpean (2010-03-08)

Izatea eta izan nahia
nor baino nor;
magnolio pinportak
elurpean lotsor.
Udaberriak esnatu nahi,
baina neguak darrai.
Natura naturaren etsai?

Magnolioa loran (2009-03-19)
Magnolioa loratuko da
eguzki brintzetan nir-nir
zabal, argi...
Negua negu, izadiak
bere bidea dagi.

Sagardotegira goaz!

(2010-03-09 14:35 Sestaoko Berbalagunak)

Sestaoko Udal euskaltegiari esker, martxoaren 27an, larunbata, Usurbileko sagardotegi batera joango gara bazkaltzera. Baina, egun osoko irteera izango da:

9:30ak aldera Sestaotik aterako gara, autobusez.
Ezkio-Itsasora joango gara eta bertan, Igartubeitia XVI. mendeko baserria bisitatuko dugu.
Gero, bazkari ederra izango dugu sagardotegian.
19:30ak aldera Sestaon egongo gara.

Prezioa ez dago oraindik erabakita (joaten den jendearen arabera izango da), baina 25-30 euro inguru izango da, askoz jota.

Iazko esperientzia errepikatu nahi baduzue, izena eman, ahalik eta lasterren... martxoaren 15a baino lehen. Izena emateko e-posta idatzi hona.

Bikote euskaldunaren bila !!!

(2010-03-09 11:48 enkarterriko berbalagun)

Bikote euskalduna topatzeko webgunearen berri eman nahi dizuegu oraingoan.

Berbalaguna izanda lehenengo hiru hilabeteetako harpidetza dohainik izango duzu. Aprobetxa ezazu !!!

EUSKARAZETAMOL + BERTO EMANALDIA !!!

(2010-03-09 10:59 galdakako berbalagun)

EUSKARAZETAMOL

Sozial Antzokiak martxoaren 26an, arratsaldeko 20:30ean, Mikel Martinez & Patxo Telleriaren EUSKARAZETAMOL antzezlana eramango du Basaurira.

Euskarazetamol, EZ DOK HIRU Bikotetaroak "DIBERTIMENDUAK" izenaz bataiatu duen trilogiaren azken alea da. "Euskara Sencilloaren Manifiestoa"rekin hasi ziren eta ondoren "Larruaizetara" etorri zen. "EUSKARAZETAMOL" honekin zera erakutsiko dute: antzerkiaz pitorik ez duten arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakitela.

Sarrera 8 ?an

BERTSO EMANALDIA

Maiatzaren 7an, arratsaldeko 20:00etan, Basauriko Bertso Eskolak antolatuta, Bertso Emanaldi ikusgarria izango da Sozial Antzokian.

Bertan Maialen Ljanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Anoni Egaña, Unai Iturriaga, Sustrai Colina eta Arkaitz Estiballes ikusi eta entzun ahal izango ditugu.

Horrelako bertsolari kartela ez da egunero ikusten... beraz aukera aprobetxatu.

Sarrera 8 ?an


Sozial Antzokiak ikuskizun biak, EUSKARAZETAMOL + BERTSO EMANALDIA, ikusi ahal izateko "BONO"ak jarriko ditu salgai 10 ?an

I. Pintxo lehiaketa Muskizen

(2010-03-09 10:54 meatzaldeko berbalagun)

Pintxoak gustuko?Sukaldari ona zarela uste duzu? Agian, zure herriko sukaldaririk onena zarela uste duzu? EZETZ AURKEZTU!Non? Muskizko Ortze tabernanNoiz? Martxoaren 26an, ostiralaOrdua? 19:30etanOHARRA: 12-14 PINTXO EGIN BEHAR DIRA!SARIA: Bi lagunentzako afaria!!!!Parte hartzeko:meatzaldea@aek.org edo eman izena zure herriko euskaltegian.

Txangoa Oteizaren Museora

(2010-03-09 10:45 meatzaldeko berbalagun)

Martxoaren 27an, Muskizetik Altzuzara, Oteizaren Museoa bisitatzera.Izena emateko epea: martxoaren 15era arte.Non? Muskizko Euskara Zerbitzuan, Ortze tabernan edo Gaztegunean

Inma lagunari gutuna

(2010-03-09 09:39 egizu)

Kaixo Inma!Gutunak idaztea zaila izaten da gehienetan, are gehiago, bihotzeko kontuak letren bitartez kanporatu behar ditugunean. Zuk ekarritakoak, bihotz kontuak dira guretzat; bai, barruraino heldu baitzaigu zure ekarpena. Egunerokotasunean murgilduta geundela heldu zinen gure mundu txikira, paper eta agendako hitzorduen artean galduta geundela. Ezustekoa izan zen guretzat, digeritzea zaila egin arren, sabelean sentsazio ederra uzten duten ezusteko horietakoa.Ohituta gaude komunikabideetan entzuten, urruneko herrialderen batean gertatutako hondamendi handien ondorioei aurre egiteko, erakundeek zein banakoek diru-laguntzak eman dituztela.Zuk aldiz, horiei begiratzeaz gain, gure herriko euskararen mundu txiki-hurbilari kliska egin diozu. Eta bihotzez eskertu gura dizugu hori, bultzada ederra eta aurrera egiteko adorea ematen baitigu gure beharrean sinesten duen jendea badagoela ikusteak.Batzuen ustez, Getxoko euskararen munduak ez dauka aurrera egiteko adina indarrik. Ez dugu baieztapen horretan sinesten eta zurea bezalako keinuek horri buelta ematen laguntzen digute. Bapiruke antolatzen, blogari euskaldunak biltzen, sagardotegira txangoak egiten, aldizkariak kaleratzen, berbalagunak euskaraz berba egitera animatzen, albisteak idazten, eskola kirola euskalduntzen... hori guztia egiten jarraituko dugu zu bezalako jendeari esker; gure egitasmoak zureak eta gure beharrean sinesten duten guztienak direlako, zuek egiten baitituzue posible; zuek ematen diezue zentzua.Zuk eskatutakoa betetzeko gure eskuetan dagoen guztia egingo dugu; herri honi berea den hizkuntza zaharra itzultzeko, bidea egiten jarraituko dugu. Eta ziur izan, bide luze horretan zu bezalako asko topatzen baditugu gure beharra askoz errazagoa izango da.Apirilean adibidez, Sarea Josten ekimenari esker, herriko euskaldunak elkarlanean ikusiko ditugu; bazkaltzen, hitzaldiak entzuten, herri kiroletan lehiatzen eta beste hainbat kontutan parte hartzen, elkarregaz. Zeu ere gure artean egongo zara, Berbalagunen mingainetan, taldekideak animatzen dituzten lagunen oihuetan, txalapartarien ttakunetan...Bitartean, beharrean jarraituko dugu getxoztarrei eurena den hizkuntza zaharra itzultzeko. Bertsolari ezagun batek esan zuen bezala: ?herri hau sortzen segi dezagun euskaratik eta euskaraz?.Besarkada gozoa, hurrengora arte!Bizarra Lepoan, Egizu, UKberri eta UK aldizkariko lagunak

Liburuak doan doaz

(2010-03-09 09:03 egizu)

Aste honetako liburuak ate joka ditugu. Ondo begiratu zerrenda, eta baten bat gura baduzue, esan lehenbailehen. Liburu onak oso arin eskatzen dituzue eta! 94 491 4357 / 619 935 541 / egizugetxo@gmail.com / Karitatea 1, 10.bulegoa 48991 Algorta.Gaur lagun berri bati ere eskertu beharrean gaude, proiektu txiki honetarako liburuak ekarri dizkigulako. Mila esker Mariasun! Zuek ere gauza bera egin dezakezu ;) Martxoak 9 Narrazioa BORDA, Itxaro: Jalgi hadi plazara, Susa, 2007. MUJIKA, Luis Mari: Bidean ihes, Hiria, 2007. ZABALA, Pello: Zeruan zer berri? Arantzazuko talaiatik eguraldiari begira, Alberdania, 2006. Saiakera CRYSTAL, David: Hizkuntzaren iraultza, Erein, 2007 (euskaratzaileak, Xabier Sarasua eta Amaia Lasheras). SALABERRI MUÑOA, Patxi: Leizarraga zaharra. Leizarraga gaurkoa, Erroteta, 2007. MARX, Karl: Frantziako klase gatazka, Hiria, 2007 (euskaratzailea, Mario Onandia) Poesia MUTIOZABAL ZABALA, Aritz: Lo hartu aurreko buruhausteak saihesteko pilulen ondorioak, Bermingham, 2006. Itzulpenak BALLINGER, Bill S.:Ilegorriaren emaztea, Igela, 2007 (euskaratzailea, Xabier Olarra). SÚSKIND, Patrick: Perfumea, Alberdania, 2008 (euskaratzailea, Miren Arratibel) 2 urtetik aurrera LODGE, Jo: Zer daukazu, Kroko?, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Naroa Ogando). 5 urtetik aurrera IGERABIDE, Juan Kruz: Adio, Jonas, Aizkorri, 2007 (ilustratzailea, Mikel Valverde). Gazte literatura ATXAGA, Bernardo: Markonitar handien ekintza handiak, BBK, 1996 (ilustrazioak, Mikel Valverde). ALVAREZ, Blanca: Hitzak ogiaren truke, Ibaizabal, 2007 (euskaratzailea, Aitor Arana). Komikiak ETXEBESTE, Jon Martin & CHARRO, Mia: La Habana, Gero, 2007. DVDa UK aldizkaria: Getxo akordaten naz, 2007. Ale 1 Musika + DVDa MENDIBIL, Gontzal: Arrupe. Ikuskizun musikala, Keinu, 2007. 3 ale

EUSKAL DANTZA IKASTAROA!!!

(2010-03-08 16:45 galdakako berbalagun)

Martxoaren 12an hasita eta ekainaren 18a arte, Andra Mari dantza taldeko dantzari baten eskutik gure lehen pausuak eman ahal izango ditugu euskal dantzan.
Ikastaroa ostiralero izango da arratsaldeko 17:0etatik 18:00etara Andra Mariren dantza egoitzan.
Ea ekaineko azken afarirako jota, arin-arina, fandagoa... dantzatzeko kapazak garen!
Hori bai! Ederto pasako dugu zalantzarik gabe!
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, zalantzarik gabe deitu 94 456 41 19 telefonora edo idatzi galdakao_berba@aek.org helbide elektronikora.
Anima zaitezte!!!

Kaixomaitia.com eta AIZU!

(2010-03-08 16:28 aiaraldea)

Berbalagun egitasmoetan parte hartzen dutenentzat bi eskaintza berri ditugu:
- Kaixomaitia.com hiru hilabeteko harpidetza osoan doan (kontaktu edo harremanak euskaraz bideratzeko web ordaintutako zerbitzua da. Bertan euskarazko harremanak izateko eta gainerako lagunekin mezuak trukatzeko aukera dago)
- AIZU! aldizkariko harpidetzan deskontua (AEK-k oinarrizko euskaraz argitaratzen duen aldizkaria da)


Informazio gehiago http://www.praktikatu.blogspot.com/ web horrian








UDALAK EKINTZA PROGRAMAREKIN OSPATUKO DU "MARTXOAREN 8A-EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA"

(2010-03-08 16:23 galdakako berbalagun)


Aukeren Berdintasunerako arloa


Galdakaoko Udalak, Aukeren Berdintasunerako sailaren bitartez, ekintzak programatu ditu "Martxoaren 8a-Emakume langileen nazioarteko eguna"ren inguruan. Ekintzok, iragan otsailaren 19an hasi zituzten "Sar daiteke?"antzerki lanarekin.Proposatu dituzten ekimenen artean, antzerki lan gehiago, filmeen emanaldia (horien artean, "Agora" filmea, sarrera prezio bakarrean, bi eurotan) eta hitzaldi-eztabaida, baita martxoaren 1ean hasiko den emakume artisten erakusketa ere. Usansolo eta Aperribaik ere antzerki lana hartuko dute Aztiak taldearen eskutik.Martxoko lehen asterako, Emakumearen Nazioarteko Egunaren inguruan, hurrengo ekintzak proposatzen dituzte:


Martxoak 1-12:

ProBocArte, emakume artisten sarearen erakusketa. Torrezabal Kultur Etxea. Jendearentzako ordutegia: 11:00-14:00/17:30-20:30.


Martxoaren 9a:

"Cerezos en flor" filmearen emanaldia. Sarreraren prezioa: 2 euro. Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.Martxoaren 11: Luntxa-eztabaida. Kurtzea frontoian, 18:15ean.


Martxoaren 12a:

"Negra" antzerki lana, Meridional konpainiaren eskutik. Prezioa: 5 euro eta, 3,5 euro prezio murriztua. Torrezabal Kultur Etxean, 19:30ean.


Martxoaren 16a:

"Ágora" filmearen emanaldia. Sarrera prezioa: 2 euro. Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.


Martxoaren 18a: "Martxoak 8ko historiak" liburuaren aurkezpena. Lan hau emakumezko idazle batzuen egindako ekarpen pertsonalen emaitza da. Aurkezpena Arantza Urretabizkaiak egingo du. Torrezabal Kultur Etxean, 19:00etan.


Martxoaren 26a: Antzerkia "Jaque" Ohulari klown konpiniaren eskutik.Doako sarrera. Torrezabal Kultur Etxean, 19:30ean.



RITH 2010, GAELIKOAREN ALDEKO KORRIKA IRLANDAN

(2010-03-08 16:05 galdakako berbalagun)


Rith 2010 izeneko lasterketa burutuko dute Irlandan martxoaren 9tik 17ra bitartean. Belfasten abiatu eta, 1.600 kilometro egin, eta 250 herri eta 15 konderri zeharkatu ostean, Galwayn amaituko da, Patrick Deunaren eguna ospatzeko burutzen den jai egunaren baitan. AEK eta KORRIKA ofizialki gonbidatu dituzte antolatzaileek eta Dublinen egingo dute kilometroa.
Ideia Euskal Herriko Korrikaren berri izan zutenean bururatu zitzaien Rith 2010en antolatzaileei, eta ekitaldia hobeto ezagutzeko asmoz Tuterara etorri ziren pasa den urtean 16. Korrikaren hasiera ekitaldira. Orain, euren hizkuntzaren aldeko lasterketa abian jartzeko momentua heldu zaienean, Korrika eta AEK gonbidatu dituzte bertan parte hartzera. Hala, Edurne Brouard Korrika arduradunak eta Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile nagusiak Dublin erdiguneko Patrick Street-en hartuko dute Rith 2010eko lekukoa martxoaren 11n. Iluntzeko zortziak eta hogeita bostean dute hitzordua 382. kilometroa egiteko. Dena den, karreran bertan parte hartu aurretik, arratsaldeko bostetan hasiko den ekitaldi ofizial batean izango dira AEK eta Korrikaren arduradunak.

Joan Rith 2010 web gunera

Ibilbidea ikusi

Kanta entzun
Gehiago irakurri...

Kaixo maitia, praktikatu nahi?

(2010-03-08 16:03 galdakako berbalagun)

kaixomaitia.com kontaktu edo harremanak euskaraz bideratzeko web ordaindutako zerbitzua da. Bertan euskarazko harremanak izateko eta gainerako lagunekin mezuak trukatzeko aukera dago.
Facebook-eko praktikatu AEKren lagunek hiru hilabeteko harpidetza osoa doan izango dute apirilaren 30era arte Facebook-en Kaixo Maitia taldearen zale eginez gero. Beraz, badakizu, facebooken sartu, egin praktikatu AEKren laguna eta topatu kaixo maitian zure laranja erdia.
Kaixomaitia.com zer den ikusteko hemen duzu bideo bat.

[ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 ] Hurrengoa >

Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan