Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

Izarrak ikustera joan gineneko kronika

(2013-06-19 18:52 rozio)

Egun ahaztezina izan zen izarrak ikustera joan ginenekoa. Lau katu izan arren, eguna lainotuta egon arren, izarrik ikusi ez arren, asko ikasi genuen berbatxango honekin! Bidaia nahiko luzea egin zitzaigun; izan ere, buelta osoa egin genuen Txorierritik joan ordez. Behin Durangon, eskolara hurbildu ginen eta gure gidaria topatu genuen. Patioan eguzki-erlojua ikusi genuen, paretan dagoena [...]

Bizikleta-irteera: ekaineko kronika, Traslaviņa

(2013-06-19 18:30 rozio)

Ia hiru hilabete neraman bizikleta hartu barik, Davidek ea bizikleta saldu nuen galdetzen zidanean, azkena huts egiten izan behar zuela pentsatu nuen. Zapatuan goizeko 9etan etxetik atera nintzen, eta berehala norekin eta Davidekin topatu nintzen, elkarrekin Portugaleteko zubira abiatu ginen, han Iņaki bazegoen; bost minutu igaro eta Edorta, Mireia eta bi neska berri agertu ziren [...]

Igandean, ekainak 23, San Juan Sua jaia dugu prest

(2013-06-19 17:19 rozio)

San Juan bezperarako egitarau oparoa prestatzen ari gara Algortako hainbat eragileren artean, ekainaren 23an, igandea, 17:00etatik aurrera, Algortako Telletxe plazan elkartuko gara, bertan makillaje-tailerrarekin, Tor magoaren ikuskizunarekin, txalapartarien eta bertsolari gazteen saioarekin, txokolatearekin eta Gorrondatxe abesbatzaren kantu herrikoiekin gozatuko dugu. Kantuekin batera sua piztuko dugu, eta haren inguruan dantzatuko dugu jaiari bukaera emateko. Hemen duzu [...]

GURASO ETA UMEEK PRIMERAN PASA ZUTEN GURASOLINPIADAK EGITEN

(2013-06-19 12:09 ezkerraldeko berbalagun)

Pasa den ostegunean Gurasolagunek Gurasolinpiadetan parte hartu zuten Kanpazar ikastolan eta primeran pasa zuten. 30 partaide izan ziren askotariko probak egiten eta amaieran altxorra aurkitu zuten!

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa

(2013-06-18 21:43 gernikako berbalagun)


Hemen duzue ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Gehienak hizkuntza zuzentzeko galderak direnez ez duzue inongo eragozpenik izango  betetzeko eta kultur etxean dugun buzoian sartzeko ekainaren 29rako. Saria, oraingoan, ZIMELA jatetxeak emango du.
Ea zorterik duzun!

Goma eva

(2013-06-18 18:40 meatzaldeko berbalagun)

GOMA EVA TAILERRA Etxean gordeta dituzun koaderno aspergarriaK dibertigarri bihurtu nahi? Hemen duzu aukera bikaina!!! Etorri goma eva tailerrera eta ikusiko duzu ze nolako gauzak egin daitezkeen!!!! Eguna: Ekainak 26, asteazkena.Ordua: 18:30ean.Tokia: Ortuellako Kultur etxeanIzena emateko: meatzaldea@aek.org Berbalagun telefonoa:607678075

Jai kubatarra Lainoa tabernan 28an 20:00etan

(2013-06-18 17:52 rozio)

Kubatar jaia (BI DEAKen kontzertua + Kubatar jaia mojito eta kubalibreekin) BI DEAK (Las dos D) ahizpa kantariak dira eta, nahiz eta Habanakoak izan, errepertorioaren zati bat euskaraz dute, Jon Gerediaga, Joseba Sarrionandia, Edorta Jimenez eta Leire Bilbaoren olerkiez eginak. Taldeak kalitate handia du, orain dela pare bat hilabete Habanako La casa de la trovan [...]

Berbalagunon bazkaria Algortako X. txalaparta jaian

(2013-06-18 15:39 rozio)

Ekainaren 29an berbalagunok parte hartuko dugu Algortako X. Txalaparta Jaian. Kantu-bazkari berezira joan nahi baduzu, komentatu zure berbalagunekin eta gugana jo (619935541 / egizugetxo@gmail.com) bazkari-txartelak lortzeko. 10? balio dute eta menua honakoa da: entsalada, paella, postrea, kafea eta kopa. Bazkariaren ostean kantuetarako tartea zabalduko dute, gainera, UKTESTeko Urkok ?app liburukanta? mugikorrentzako aplikazioa kaleratu berri du, [...]

Bizikleta-taldeko triatletak Algortako triatloian ere

(2013-06-18 15:18 rozio)

Joan den larunbatean, ekainaren 15ean, Algortako gazte asanbladak “Plaza berreskuratu!” egun osoko programa antolatu zuen eta egitarauaren barruan lehen ekimena izan zen triatloi oso lagunartekoa. 45 parte hartzaileen artean ordezkaritza txikia izan genuen: Zuriņe, Juanjo, Aitor eta Lander. Eguraldi eta giro ederra herrian bertan. Hementxe dituzue argazki batzuk. Eskerrik asko, Leire!

Ekainaren 22an Leunganara

(2013-06-18 09:53 rozio)

Mendizaleok, hilabete honetako mendi-irteeran Leunganara joango gara Landaederra parking-etik abiatuta (Durangotik hurbil). Mikel gure betiko zaindariak gidatuko gaitu irteera honetan. “Eguraldi ona egitea ezinbestekoa da, zeren eta batzuetan ibilbidea ez dago markatuta eta ez dut nahi ardirik galtzerik.” Ekaineko txangoa: egun pasa egingo dugu Eguna, ordua eta lekua: ekainaren 22an, larunbata, 10:00 Fadurako aparkalekuan Ibilbidea: [...]

Berbodromoa, Orozkon

(2013-06-18 07:34 aiaraldea)

Orozkoko Udalak Berbodromoa antolatu du ekainaren 21erako eta bertaratzeko gonbidapena luzatu digu berbalagun guztioi.

Dinamikari dagokionez, mahai baten inguruan euskara ikasten ari den jendea euskara dakienarekin eseriko da gai baten inguruan euskaraz mintzatzeko.

Aukera polita da, anima zaitezte!!!

Ekainaren 21ean izango da, 19:00etan, Zubiaur plazan.

ONDO ETORRI!





2014ko IBILALDIAren aurkezpenean irrintzilariak

(2013-06-17 21:38 gernikako berbalagun)

Dakizuen moduan, datorren urtean Gernika-Lumon izango da IBILALDIA eta horren aurkezpena egin zuen Seber Altube ikastolak ekainaren 7an. Ekitaldi horretan herriko talde bakoitzak bere ekarpena egin zuen (dantzak, abestiak, buru-handiak, batelak, soinuak, bertsolariak, banderolak, irudiak, desfileak, ...). BERBALAGUNeko irrintzilari taldeko 9 lagunek jaietako zapia zaman ipini eta txalapartari eta adar-joleekin batera gure zantzo-ujubi-irrintziak barreiatu genituen oholtza gainetik ikus-entzuleen artean.
 Bakoitzak bere marka jartzen dio irrintziari....................
Gotzonek berbazko irrintzia egin zuen I BI LAL DI A ai,ai, ai. iiiii iii ii

Gaur turista zu zara, bisita gidatua

(2013-06-17 21:37 gernikako berbalagun)

Turismo bulegoak eta ostalari elkartekoek antolatutako "Gaur turista zu zara" bisita gidatua egin genuen pasa den astean. BERBALAGUNekook, hiru egunetan eta talde desberdinetako jendearekin, ostatuen berri jasotzen ibili ginen.
Hemen BOLIŅA BARRIAko jatetxean, bertako Anarekin, argazkia atera genuen.
Oraintsu berriztu dute jantoki hau eta inguruan ateratako argazki dotoreak jarri dituztela ikusi genuen, Artzube zubia, ...
Oroigarriak eman zizkiguten; gu turista sentitu ginen.
Hemen AKELARRE ostatuto terraza baten, Nere jabearekin.  Kanpoan duen makinaren bidez logela gorde, ordaindu eta giltza jaso daiteke, edozein ordutan.
Ordulariak dioen moduan, 11:45ean egin genuen bisita hori. Akelarre ostatutik Gernika ikusteko beste ikuspuntu dotore bat.
Gernikako ATERPETXEAn ere izan ginen. Bertako funtzionamendua, prezioak, logelak nolakoak, ... , nahi beste informazio jaso genuen. 
Benetan bisita interesgarria!
Parte hartu genuen guztion artean zozketa egin dute eta afari dastaketa eta gau bateko logela tokatu zaio gutariko bati. Nori?  Suspense.... datorren asteazkenean emango dute saria udaletxean.

Eztarriak berotu... Berabalgunon kantu-jira!!!!!

(2013-06-17 17:55 ezkerraldeko berbalagun)

Ostiral honetan, ekainak 21, Sestaon daukagu hitzordua, berbalagunok!!! Kantu-jira mundiala egingo dugu kaleak animatu eta girotzeko. 19:30etan elkartuko gara Kasko plazan.

Anima zaitezte eta etorri gurekin!!!

Gora Ezkerralde euskaldun eta kantaria!!!!!

Surf Ikastaroa Zarauzko hondartzan

(2013-06-17 16:59 Gasteizko Mintzalaguna)

Olatuen gainean ziri-zara ibiltzearen sentsazioa frogatzeko aukera izango dugu aurten ere mintzalagunok. Gauekoak programarekin elkarlanean eta esperientziadun surfisten eskutik, surf hastapenaren tailerra burutuko dugu uztailaren 6an eta 13an kirol hau praktikatzeko toki ezin hobean, Zarauzko hondartzan.

Noiz? UZTAILAren 6an eta 13an, larunbata (08.00-16.00)
Non? Zarauzko hondartzan. Autobusen irteera 08.00etan Europa Gizarte etxetik izango da.
Prezioa: 20 euro
*Baldintza bakarra: 30 urte baino gutxiago izatea (Gauekoak programarekin elkarlanean antolatutako ekintza da)


Izena emateko:
  • Bidali mezu bat zurine@gasteizkomintzalaguna.com helbidera zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
  • Gure konfirmazio mezua jasoko duzu ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiarekin.
  • Lekuak mugatuak dira, azkar ibili eta idatzi lehenbailehen.
LEKU GUZTIAK BETE DIRA!!

    [ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 - 23 - 24 - 25 - 26 - 27 ] Hurrengoa >

    Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

    Diseinu grafikoa: Di-da
    Garapena: Bitarlan