(2010-05-06 15:56 gernikako berbalagun)
GALDERAK (2010-05-05 16:15 berriketan)
EGITARAUA
11:00etan: Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan: Ibilbide gidatua
13:30etan: Kalejira
14:30etan: Bazkaria Herriko plazan
15:30etan: Sari banaketa
16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin
BAZKARIKO XEHETASUNAK:
Bazkari txartelaren prezioa 20?-koa da.
Menua: Patea, Paella, oilasko ?pilotak? eta solomoa, postrea, kafea + Kopa + Erromeria.
Izen ematea: Jardunen maiatzaren 21 baino lehen.
(2010-05-05 11:09 meatzaldeko berbalagun)
Muskizko Goizale Eskaut taldearen urteurrena ospatzeko....Maiatzaren 13an, osteguna, 18:00etan, IPUIN KONTALARIA izango dugu Muskizko Gaztegunean.(2010-05-05 10:59 meatzaldeko berbalagun)
Maiatzaren 12an, asteazkena, 19:0ean, Las Karreraseko Kultur Aretoan, Uxue Alberdi izango dugu "Aulki Jokoa" liburuaren inguruan aritzeko."Inork ez luke galtzetan pixa eginda hil nahi. Biluzik hiltzea baino okerragoa da hori, duintasun izpirik gabe. Nik, nola hil nahi dudan galdetzen didatenean, lore moreak dituen soinekoa jantzita erantzuten dut. Daukadan politena da".Umeen jolasa ez ezik,(2010-05-04 15:00 galdakako berbalagun)
Hurrengo igandean, maiatzaren 9an, Herri Urrats ospatuko da Senperen. Herri Urrats zer den ez dakizuenontzat hona hemen azalpentxoa:1. HERRI URRATS, EUSKARA ETA IKASTOLEN ALDEKO FESTA
Herri Urrats, euskararen alde antolatutako festa da. Senpereko aintziraren inguruan egindako elkarretaratze bat, urtetik urtera harrera hobea izaten duena, eta ikastolen lagun eta euskararen babesleen hitzordu ezin hutsegina bilakatu dena.
Praktikan, Herri Urrats ibilaldi bat da, Senpereko aintziraren inguruan antolatua. Zirkuitoaren itzulia egitea (4 km) ez da nahitaezkoa. Zirkuitoaren inguruan, ostatuak jateko eta edateko, animazioak (antzerkia, dantzak, musika, txontxongiloak, jokoak, indar jokoak, erakusketak, liburu eta disko salmenta...) eta lasai egoteko tokiak aurkitzen dira.
Urtetik urtera kultur mailako elkarretaratze handienetako bat bilakatu da festa hau, Euskal Herrian, baita Akitania mailan ere. Milaka jende etortzen da zazpi probintzietatik, baita hurrunagotik ere, Senpereko aintziraren inguru xoragarrian egun alaitsu hortaz gozatzeko, eta euskararekiko atxikimendua erakusteko.
Festa hori Euskararen inguruko elkartasunaren adierazgarri da. Euskaldunak, euskaldun ez direnak, Europako eta Munduko bizilagunak... elkarretaratzen dira, festa tarteko eta giro onean, goraki esateko :
"HIZKUNTZA GUZIEK MUNDUAREN HONDARREA ABERASTEN DUTE"
"DOALA EUSKARA LAU HAIZETARA"
Ibilbidea eta egun honetako egitaraua:
IBILBIDEA
ARABA
10:00 Katalanak
11:00 Herri Kirolak
12:30 Mutxikoak
13:30 Herri Urrats kantuz
15:00 La mal coiffée
16:30 Bizardunak
18:00 Xutik
GIPUZKOA
10:00 Poliki
10:30 ASCA
11:30 Poliki
12:00 KSI
13:00 Dantzaz
14:30 Ander Lipus
15:00 Capoeira liberdade
16:30 Tipul eta putil
LAPURDI
10:00 Bertsolariak
11:00 Pil Pil
12:00 Mikel hats
13:30 Xabier San Sebastian
15:00 Garen
16:00 Jean Mixel Bedaxagar-Mixel Aroce
16:30 Abolicao Capoeira
17:00 Salsa berde
NAFARROA
10:00 Bostgehio
11:00 Bertsolariak
11:30 Sorotan Babies
13:00 Anari
14:30 Mutxikoak
15:30 Zea Mays
16:30 Abolicao Capoeira
17:30 Zezenaren taldea
HAURREN XOKOA
11:00 Oinak arin
12:00 bertsolari gazteak
14:00 Goloka park
15:00 Kiki Koko Moko
IBILBIDEAN ZEHAR
Zo-Zongó
Hankaluzeak
Ziganteak
Txarangak
Dantza taldeak
(2010-05-04 14:47 galdakako berbalagun)
Iruñeko Donibane auzoan kokatuta dago Irrintzi AEK euskaltegia, urtero jaialdia prestatzen dute bertako auzoko euskaldunekin karpa handi baten babesean. Aurten X. AEKkarpa eginen dute, hori dela eta, egitarau zabala prestatu dute. Goizean futbito, dantzari txikien topaketa, AEKolinpiadak, ardo feria, kantuz, mus txapelketa, bazkaria, kalejira eta bueltan dantzaldia eta kontzertua. Ederra ezta?
Egun horretan bertan, Iruñean ere, Kontseiluak manifestazioa deitu du Nafarroan euskaraz bizitzeko eskubidea lelopean. Aukera paregabea duzu biak uztartu eta egun osoko plana egiteko.
Info+: 948 27 41 60 edo mezua bidali
(2010-05-04 14:45 galdakako berbalagun)
Nafarroako euskalgintzak, tartean AEK-k, maiatzaren 15ean Iruñean egingo den manifestaziora deitu du. Euskarak Nafarroan bizi duen egoerarekin kezkatuta eta Nafarroako Gobernuak euskararekiko duen kontrako jarrera salatzeko manifestazioa antolatu dute Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, euskalgintzako kideek eta norbanako euskaltzaleek. Nafarroan euskalgintzan diharduten talde eta norbanako ugarik agertu diote babesa manifestazioari.
AEK-k ideologia guztietako nafar guzti-guztiei manifestazioan parte hartzera dei egiten die. Deialdiarekin bat egiteko klikatu hemen
(2010-05-04 12:11 berbalagun)
Pasa den astean, betekada eder baten ostean, bukaera eman genion ogigintza eta pintxogintza ikastaroari. Jendeak, piloa ikasteaz gain (ezin imaginatu zer nolako pintxoak), asko gozatu zuen pintxoak egin osteko mahai-inguruetan. Izan ere, egindako guztia jan ahal izateko saio bakoitzeko afari "ofiziala" egin behar izan genuen. Eta, noski, han aritu ginen jan eta jan eta, kontu kontari. Balorazioa?(2010-05-04 11:22 Sestaoko Berbalagunak)
(2010-05-03 19:50 meatzaldeko berbalagun)
Axola Euskara Elkarteak, Aiako Harria aurrez aurre izango du hurrengo mendi irteeran. Haiekin joan nahi duzu?Eguna - Maitzaren 8a, larunbata.Irteera ordua - 09,30akNondik - Gallartako AnbulategitikIbilbidea - Oiartzungo Arditurri parkea.Kalifikazioa - ErrazaDenbora - 3 orduBazkaria - Oiartzunen.Bueltako heltze ordua - 19.00ak.Prezioa - 22 euro (bazkaria barne).Informazio gehiago:In 94 636 94 47(2010-05-03 13:00 mintzakide)
Maiatzaren 22an, larunbata Mendukilo kobazuloetara joanen gara bisita gidatu bat egitera.Aste honetako agenda:
- 7 euro 15 lagun baino gutxiago baldin bagoaz.
- 5 euro 15 lagun baino gehiago bagoaz.

(2010-05-03 11:59 Sestaoko Berbalagunak)
Yoga egin eta gero, Sestaoko berbalagunok lasai-lasai geratu ginen. 15 lagun elkartu ginen Sestaoko AEKn eta Laura berbalagun eta yoga irakaslearen azalpenak eta agindutako ariketak egin genituen (eskerrik asko, Laura!).(2010-05-03 11:44 Sestaoko Berbalagunak)
Mendilagunen hurrengo txangoa maiatzaren 9an izango da (igandea), eta aditu askoren arabera Bizkaiko mendi erakagarrienetako bati ekingo diote datorren irteeran: Altipitatx mendia hain zuzen ere. Orozkotik gertu kokatuta dagoen gain honek eskaintzen dizkigun ikuspegiak izateaz gain, naturarekin jarriko gaitu harremanetan Arratia haran ederrean murgilduko baikara.(2010-05-03 10:22 enkarterriko berbalagun)
Zer: berbalagun barbakoa !!!< Aurrekoa [ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 ] Hurrengoa >