Pasa den larunbatean, apirilaren 17an, Aginaga sagardotegian ateratako argazkiak ikusi nahi badituzu, klikatu hemen. (Edo zuzenean blogaren eskuinaldean dagoen flikr.com lotura erabili)
Pasa berri den igandean, 2010eko apirilaren 18an, egun pasa egon gara Nabarnizen. Herri benetan polita Bizkaiko txoko txiki hauxe.
Bertan, goiz partean, mendi ibilbidea egiteko aukera izan genuen. Arrolako "castroa" ikusteko aukera ere izan genuen. Ezagutzen ez duzuenentzat aholku modura bertara hurbiltzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Leku benetan polita, nondik Urdaibai osoa ikus daitekeen.
Gainera Karmelo gidari izan genuenez, historia apur bat ikasi ahal izan genuen bertara hurbildu ginenok!
Paseotxotik bueltan bazkaria prestatzen hasi ginen. Hori bai zen usain gozoa!!! Baina Karmelok haragiari botatzen dion saltsaren errezeta sekretua omen da! Beraz Nabarnizera bueltatu beharko dugu holako saiheski gozoak berriro dastatu ahal izateko.
Ederto bazkaldu eta giro ederrean eman genuen bazkalostea. Baina paseotxoa egitea erabaki genuen. Eta hara nondik atetik atera bezain laster tanta lodi batzuk bisitan etorri zitzaizkigun. Baina ekaitzak bost minutu baino ez zituen iraun eta ,gu, paseotxoari ekin genion. Baseliza bat ikusi eta baserrira bueltatu ginen.
Baserrian bueltan geundela gure katalana maiteak, Dianak, eginiko tiramisua probatu ahal izan genuen askaltzeko.
Eskerrak paseotxoak egin genituen... bestela...
Beste baten ere bueltatuko gara... zein izango ote da hurrengoa? Agian Ereņozar? Egon adi ez gara luzaroan inguru polit horretara bueltatu gabe egongo eta!
Apirilaren 16an AEK-k afaria antolatu zuen Galdakaon. Berbalagun ere bertara gonbidatuaizan zen, eta berbalagun batzuk bertara hurbildu ginen.
Arratsaldeko 20:00ak aldera elkartu ginen Zurruten eta gosea egiteko tragoxka batzuk hartu ostean, Ganguren-era joan ginen, ordurako tripazorriekaz genbiltzan eta.
Ederto baten afaldu genuen: janaria gozo-gozo egon zen eta berbaldi luze eta atseginak izan genituen. Baina ohartu gabe Ganguren izteko ordua heldu zen, eta penatuta bertatik beste tabernetara joan behar izan genuen.
Pena berehala pasatu zitzaigun musika entzun eta dantzatzen hasi ginenean. Ederto afaldu genuen, eta tripa beteta oheratzea txarra omen denez, etxeratu aurretik jandako guztia dantzatuz kanporatzea erabaki genuen.
Eskerrik asko AEK! Berbalagun hurrengoan ere bertan izango da zuekin!!
Apirilaren 23an Euskal Herriko musika tresnekin izango dugu hitzordua Balmasedan.
Arratsaldeko 5etan San Juan plazara hurbilduko gara. Alboka, txistua, danbolina, txirula, txalaparta, trikitixa, pandero, atabala, eta dultzaina ezagutzeko aukera emango digu doako saioak.
Soinutresna bakoitzaren inguruko hizketaldiez gain zuzeneko musikaz gozatzeko parada ere izango dugu !!!
Ikasturte honetan ere ezin upategira joan: eguna ipinita zegoen, 30 lagunek izena emana zeukaten, autobusa lotuta... baina azkenean ezin!
Gure asmoa hilak 24an, zapatua, Arabar Errioxako Launa upategira bisita egitea zen. Launako arduradunek, ardoa ekoizteko jarraitu beharreko prozesuaren gaineko informazio oso-osoa euskara hutsean eman behar ziguten Lea-Artibaiko AEK-ko Berbalagun, ikasle, irakasle eta lagunoi. Eta ez da gutxi. Zoritxarrez, ez dira asko zerbitzu edo azalpen hori euskara hutsean emateko gaitasuna daukaten ardogileak. Horregatik, guk, aukera aprobetxatu nahi genuen. Bide batez, upategian bazkaltzea zen gure asmoa. Azken momentuan, baina, bertan behera utzi behar izan dugu irteera.
Aukeratutako egunean, azken orduko aldaketak direla eta, upategian bazkaltzeko guztiontzako lekurik ez zegoenez data aldetzeko proposamena egin ziguten upategikoek. Zoritxarrez, ezin beste egunik aurkitu. Ikasturtea amaitzeko ez da askorik falta, eta ia-ia maiatzeko eta ekaineko astebururo dago zer edo zer: azterketak, eskualdeko jaiak... Beraz, hurrengo baterako laga behar...
Hartu agenda eta apunta ezazu datorren larunbatean, apirilaren 24an, giharrak astintzeko txangoa dugula !!!
Goizean goiz Galdameserako errepidea hartuko dugu eta bertako bide berdea ezagutzera joango gara. Bi taldetan banatuko gara, oinez egin nahi dutenak batetik eta bizikletaz egin nahi dutenak bestetik. 12etan bokata jateko elkartuko gara eta bukatu ostean etxera bueltatuko gara bazkaltzera.
Anima zaitezte !!! Negua atzean utzi dugu dagoeneko eta naturaz gozatzeko denboraldia hasi da !!! Interesa baduzue esaguzue ahalik eta lasterren, Galdamesera auto pribatuetan joango gara eta... antolatzen hasi behar dugu !!!
Euskararen astea dela eta, Urduņan, apirilaren 25ean Euskal Ezkontza ospatuko dugu eguerdiko 13:00etan. Ezkontza eta gero denok elkarrekin bazkalduko dugu "Peņa Labarca" txokoan. Bazkariaren tiketak salgai izango dituzue Euskara Zerbitzuan, Marrazki tabernan edo Mulgalden (15?). Edonork parte hartu dezake!
Arratsaldeko 17:30etan dantza saioa izango dugu Erdizka Lauetan taldearekin.
Kontserbak eta marmeladak egiten ikasi nahi duzu? Hemen daukazu aukera paregabea!.
Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak , Zallan antolatu duen "Kontserbak eta marmeladak" ikastaroa dohainik da eta bertan ikasiko dituzu zure etxean praktikan jartzeko teknikak.
Ikastaroa Zallan izango da, apirilaren 27 eta 29an eta maiatzaren 4,6,11, eta 13an, arratsaldeko 17:30etik 20:30era.
Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea apirilaren 21ean amaitzen da, beraz, adi egon!. Izena emateko telefono honetara deitu: 94 667 18 51 (Enkarterriko Mankomunitateko Euskara Zerbitzua).
Ostegun honetan, apirilak 15, hasiko da punta-puntako pintxoak eta, ogiak eta masak egiten ikasteko ikastaroa. Hurrengo bi saioak, hau bezalaxe, hurrengo ostegunetan izango dira, apirilaren 22 eta 29an. Gehienetan bezala, Erretena elkarte gastronomikoan izango da . Beraz, lehenengo eta behin, mila esker zuen ezinbesteko laguntzagatik erretenatarrok!!! Zuek barik, askoz zailago litzateke
Muskizeko berbalagunak direnak eta ez direnak bildu ziren Muskizeko Ortzen tabernan lehenengo pintxo lehiaketa ospatzeko. Aurkeztu ziren pintxo guztiak oso goxo zeuden eta oso esperientzia polita izan zen. Irudiak ikusi nahi badituzu klikatu hemen.
Urtero bezala, Abantoko Aek Euskaltegiak, ohikoa den TXIRRINDULA MARTXA antolatu du.Apirilaren 25ean, goizeko 12etan izango da. Gallartako Institutu aurrean.Haur, heldu eta gazte!! Anima zaitezte!
Anjel Mari Peņagarikano eta Amets Arzallus Noiz? Apirilaren 23anNon? Gallartako Argia JatetxeanOrdua? 22:00etan Eman izena lehenbailehen, Abantoko Aek Euskaltegian!
Pasa den ostiralean, berriro elkartu ginen A ndra Mari dantza taldearen aretoan, geure ikastarotxoari kaņa emateko. Bertan aurrekoan ikasitako dantzak errepasatu eta beste dantza bi ikasi genituen: Lantzeko Zortzikoa eta Zazpi Jausi.
Lantzeko Zortzikoa ikasteko aurrekoan ikasitako San Petrike dantzaren pausuak gogoratu genituen, dantza hauek biek antz handia dute eta, nahiz eta ez musika ez dantza bera ezberdinak diren. Ederto pasatu genuen eta izerditan blai bukatu genuen... buelta alde batera, buelta bestera...
Zazpikoa ikasteko aurrekoan ikasitako beste dantza baten pausuak izan genituen oinarri. Hala ere oraingoan musika astiroago doa eta errazagoa izan zen dena harrapatzea.
Oraindik baduzue gurekin dantzetan aritzeko aukera, beraz ez galdu minutu bat bera bez. ANIMATU ZAITEZTE!