?dakiguna praktikatu nahi dugu, erabili nahi duenari lagundu nahi diogu, mintzatzeko lotsa galdu nahi dugu, herria euskalduntzen lagundu nahi dogu, hitz egiteko zailtasunak gainditu nahi ditugu, , auzoko euskaldunak ezagutu nahi ditugu, lagun taldea osatu nahi dugu, gustoko duguna eginez euskara lasai erabili nahi dugu, mintzatzeko lotsa galtzen lagundu nahi dugu, mendi-taldea osatu nahi dugu, inguruko euskaldunekin harremana izan nahi dugu, poteoan ibili nahi dugu, gure seme-alabekin euskaraz hitz egin nahi dugu, euskara elkarteko lagunak ezagutu nahi ditugu, herriko euskaldunon komunitatea antolatu nahi dugu, aisialdia euskaraz gozatu nahi dugu, euskaltegiko lagunekin kalean euskaraz aritu nahi dugu, euskararen aldeko boluntarioak izan nahi dogu, nahi duguna nahi dugunean egin nahi dugu, euskaldunon sarea josi nahi dugu, gure herriko aisialdi talde euskalduna osatu nahi dugu, euskaldunen arteko zubiak eraiki nahi ditugu, euskaldun bizi nahi dugu, inguruko herrietako jaietara joan nahi dugu, mintza egunean parte hartu nahi dugu, eskolako lanak egiten laguntzea nahi dugu, euskarazko aldizkariak irakurri nahi ditugu, zinemara joan nahi dugu, irakurzaleen txokoa antolatu nahi dugu, herri euskaldun batean bizi nahi dugu, irrati saio bat egin nahi dugu, bideo-jokoetan jokatu nahi dugu, entzun nahi dugu, ...
Euskaraz bizi nahi dugu eta zu gurekin egotea nahi dugu!
Nahi badozu? nahikoa da astean ordu bete libre izatea
Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko dittugu eta nahi badozu? parte har dezakezu
Noiz: 10-10-14 Ikasturte hasieran AED txokoan antolatuko da.
Ikasturteko lehen ekintza izango dugu dapositiba emanaldia. Goizean zein arratsaldean jende asko gerturatuko dela espero da; bai AEK-tik bai Udal euskaltegitik ere. Bidaia baten aurkezpena taldeko egin beharko dute.
Honela beharrekoa da aukeratutako argazki guztiak Zahar-Berriko e-mailera pasatzeko, horrela egunerako prest izateko.
Goizeko ekitaldia 9:30etan hasi da eta arratsaldekoa berriz 17:30etan. Agian arratsaldeko saioa motza gelditu da. Iraupena aurretik zehaztea komeni da.
Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren babesarekin eta Elorrixoko euskara zerbitzuarekin elkarlanean, diaporama emanaldi interesgarri bat izan genuen Elorrion ekainaren 3an.
Iturri kultur etxean, Himalayan zehar egindako bidaia baten gorabeherak ezagutzeko aukera izan genuen Estiren eskutik.
20-30 lagun bildu ginen bertan, tartean, berbalagunak, euskara ikasleak eta herritarrak. Batek baino gehiagok uda parteko oporrak antolatzeko ere aprobetxatu zuen ekitaldi hau!
Durangaldeko Berbalagunek Ekainaren 19an egin genuen jaitxoarekin eta plateruenean egin genuen bazkari oparo batekin eman genion aurtengo edizioari bukaera. Durangoko kaleak "dangiliske" taldearekin alaitzen ibili ondoren-dultzainak, soinua,...- durangaldean talde ezberdinetan ari garen berbalagunak plateruena kafe antzokiara abiatu ginen. Bazkaldu ondoren, kantaldia ere izan genuen.
Hala ere, honekin dena ez da bukatu eta berbalagun taldeetan ere afaritxoak, etab..prestatu zituzten ekainean zehar oporraldia ondo baino hobeto hasteko eta iraila-urrirako itzulia gogotsu hartzeko. Hona hemen jaitxoaren lekuko rgazki bilduma?
Maiatzaren 29an Gernika-Mundaka-Gernika egin genuen. Mundakaraino trenez eta handik Gernikara dauden 14 kmak oinez egin genituen. 43 lagun batu ginen eta eguraldiaz eta paisaiaz gozatu ahal izan genuen. Batzuk 0rdu baterako Gernikan egon ziren beste batzuk, ordea, ordu erdi gehiago behar izan genuen galdu egin ginen-eta.
Taldeko argazkilariek ateratako argazki batzuk jarriko ditugu hemen:
Portuondo gainean banatu genituen triptikoak. San Antonio hondartzan berriketan. Albumerako gehienon argazkia.
Busturira sartzen.
Trenak bere bidea behar duenez geure artaldea zatitu egin zuen.
Hara Torreren teoria zein den: "Aldatsa atzez igoz gero gutxiago nekatzen da"
Busturiko San Bartolomeko mahats-parrak.
Busturiko San Kristobalen atsedena hartu genuen, zeozertxo jan, edan ....
Horiek bai maletakadak, egun osorako irten zarete ala?
Makilak zertarako dituzue prest, ba?
Txiri-txiri, aurrera goaz.
Busturiko Altamira auzorantz hartu....
... eta ezkerretarantz basoan zehar Muruetarantza.
Bidezidor polita, ezta?
Ene, ene! zer pasatu da? hemendik ez gara joan behar.
Hor zoazenok alferriko bidea egingo duzue ba, atzerantza da!
Zirt edo zart egin beharko duzue, erratu egin zarete eta orain lehengo biderantz egin beharko duzue.
Hau bai hau! talde erdia galduta; non daude geure gidariak?
Desertorak hemen; aldaparik ez dutela igoko eta eskapan doaz.
Alferrik egindako metroak izan dira horiek, beherantza barik gorantza egin behar izan da.
Hemen okerreko bidea hartzearen errudunak.
"Txiki" gure gidariak ondo markatuta utzi du bidea, baina berbetan, berbetan... bidea erratu.
Bai Jon Mikel, hor dago seinalea, hortik segitu behar dugu.
Ai amatxue! orain eskalada tokatzen da.
Idia gu baino handiagoa da.
Gora, gora, gora.....
Lortu dugu, aurkitu dugu bide zuzena.
Bagoaz Forurantza.
Landa beldur barik gurutzatu eta ...
hara mailukiak zirian sartu eta Jon Mikelek nolako opari ederra egin zion Maitzari.
Zuok ere landa gurutzatu eta ...
"Torrek" denok pasatu ondoren ederto baten ixten ditu erramadak.
Forun inbernadero baten hara zer ikusi genuen, astoak.
Azkeneko lau urteotan egin dugun moduan Ramon Bilbaoren ardoak dastatu genituen pasa den larunbatean.
Aurton, lehenengo aldiz olio dastaketa ere egin dugu. Lau olio edan eta ogiarekin dastatu ondoren, euren arteko desberdintasunak zehaztu genituen. Gauza bitxia izan zen, ez gaude horretara ohituta, baina denon gustukoa izan zen. Dastatutako lau olioetatik gehien gustatu zitzaiguna Vianakoa izan zen, zergatik ote?
Hauek izan ziren dastatutako olioak: Huelvako Jabugoa, Vianako Ortigosa eta Toledoko beste bi Arbequina eta Picado azeituna motako olioak.
Olioaren ostean Ramon Bilbaoren Mar de Frades Albariņoaren txanda heldu zen. Hara Igor Bastek nolako boteila luzea ekarri zigun, litro eta erdiko "pijama".
Gernikan Ramon Bilbaoren etiketa berria ikusten geu izan omen ginen lehenak. Kriantza eta erreserba dastatu ondoren, gustuak gustu! batzuen gusturako kriantza hobea zen.
Nahiko jan eta edan ostean kantuan aritu behar, ezta?
Moises Enbeitak egindako bertsoetariko bat: Ramon Bilbao dastatuz, "txarra be ez dago ta"!, etorkizun onena, nahi dautsagu opa. Jasoz danok batera, eskuetan kopa, arbasoen omenez egin daigun topa.
Ondarroan jende gehien batzen duen jaia da ziurrenik Zapatu Azule. Ekaineko azken asteburuan gure herria eta herritarrak urdin janzten dira, eta uda sasoiari lagun artean hasiera emateko egun aproposa bihurtu da. Aurten, XIII. edizioa (ekainak 26) antolatu dute Radixu Irratikoek, eta eguraldia lagun herria gainezka egon da. Euskal Herriko Kamiseta Azoka, Dinamartxa, taloak, txaranga, erraldoiak, umeen jolasak, txosna, txitxarro erreak... bada non aukeratu Zapato Azuleko egitarauan. Oraingoan, gainera, Cantabriko tabernako Pantxo Bedialauneta sukaldariaren eskutik Zapato Azule Pintxoa sortu dute. Radixukoek laguntza behar zutela eta, gure Berbalgun sarera duela gutxi batutako Joan (argazkian erdi-erdian dago) , jo ta su ibili da aitatutako pintxoei azken beroaldia eman eta eman. Manu ere ez da gutxiago izan, eta Kamiseta Azoka muntatzen ibili da. Zentzu horretan, euskara ahoan eduki ez eze, herriko kultur dinamikan ere sartzen ari dira pixkanaka-pixkanaka Ondarruko Berbalagunak. Aurrekoan, Radixukoek irratia erabiltzen laga ziguten Berbakideoi. Oraingoan, mesedea bueltatu diegu. Elkarri lagunduta, urrun ailegatu gaitezke.
Zapatuan, 13:00etan "Ardo eta olio dastaketa" egingo dugu Harizpe elkartean. Ramon Bilbaoren ardoak, Mar de Frades albariņoa eta hiru olio klase dastatuko ditugu. Joan nahi duenak aurretiaz izena eman beharko du AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian, 6 euro ordaindu beharko da.
Ikasturte honetako azkena izan da ekaineko lehiaketa. 77 izan dira parte hartu dutenak eta zozketa eginda Busturiko Larraitz Ibarguengoitiari tokatu zaio Alboka jatetxeak eman duen saria, bi lagunentzako afaria.
Saria jasotzeko unean ateratako argazkian dauzkagu eskumatik hasita AEK-ko Igone Olabarria, Larraitz Ibarguengoitia irabazlea Maren alabarekin, Karmele Arrasate eta Derek Zarandona Alboka jatetxeko ama-semeak, Udal Euskaltegiko Joana Barandika, Busturialdean Euskaraz Bizi taldeko Kepa Karakuel eta Berbalaguneko dinamizatzailea den Pili Ibarra. Honelako oroigarria jaso du irabazleak.
Ekainaren 26an egin genuen irteeran banatutako triptikoa duzue hurrengo hau. Ekipoa ondo prestatuta izaten dugu, "Txiki"k bidaltzen digu trak-a eta ibilaldia mapa eta guzti eta Iratxek ibilaldiko informazioa eta jakin beharrekoak txukun-txukun jarri eta triptiko eran prestatzen du.
Orain arte banatu ditugunak liburuxka baten jartzeko asmoa dugu, ea noiz oratu ahal diogun horri.
Badakigu zuetariko batzuek larunbatean baltz-zurian (merkeago delako) jaso zenutela triptikoa, baina koloreetan nahi baduzue bertotik kopiatu eta gozatu. Hor agertzen diren txori guztien izenak ezagutzen ez badituzue, sartu interneten eta aterako dituzue.
Irteerako argazkiak, beharbada, hurrengo asteburuan jarriko ditugu hemen ikusgai.
Azken asteetan kontu hauetan ibili gara buru-belarri Getxoko berbalagunok. Bizikleta-asteburua izan genuen Gasteizko mintzalagunekin ekainaren 12-13an, Algortako Portu zaharrean ikasturte amaierako agurra izan genuen ekainaren 18an, patinaje-tailerra egiten ari gara igandero txintxo-txintxo Anderrekin, ikasturteko azken mendi-ibilbidea egin dugu Algortatik Plentziara eta, bukatzeko, Topagunearen "Zergatik ez" formakuntza-tailerra eskaini diegu euskaltegietako irakasleei.Aste honetan udako berbalagunarekin hasiko gara, asteazkenetan eta ostiraletan, interesa baduzu, deitu eta berba egingo dugu :) 619935541
Create your own video slideshow at animoto.com.
Mintzakide egitasmoak ekainaren bukaeran amaiera emanen dio ikasturteari. Antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu sustatzaile eta babesleei eta bereziki partaideei.
Uda ona pasa!
2010-2011 ikasturtea: Izena emateko epea: Urriak 1-Urriak 22
Udako ikastaro trinkoak egin beharrean, klasean bost ordu eman beharrean... hona hemen euskara eta aisialdia uztartzeko aukera paregabea !!!
Bi aukera daude:
- Barnetegi ibiltaria OINEZ (lehenengo aldia). Uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.
- Barnetegi ibiltaria BIZIKLETAZ. 10. edizioa izango da eta zeguraski uztailaren 7tik 13ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.
Sestaoko Berbalagun egitasmoan parte hartzen duzuen kide guztiek badakizue programak aurrera egiteko arazo handiak izan dituela, azken bi urteotan, batez ere: Sestaoko udalak ez dio eman behar eta merezi duen laguntza.
Berbalaguneko arduradunok badakigu egitasmo honetako partaideak oso gustura ibili zaretela lau urte hauetan mintzapraktika egiteko taldeetan eta euskaraz antolatutako hainbat ekintzetan parte hartzen.
Berbalagunok Sestaoko Udalaren benetako babesa eta onarpena behar dugu. Hori dela eta, udalaren inplikazioa lortzeko salaketa kanpaina hau abian jarri dugu. Jarraian, ongi ezagutzen dituzuen arren, proiektuaren ibilbidea eta arazoak azalduko dizkizuegu:
2006/07 ikasturtea - Sestaoko euskararen kale erabilera eta euskaldunon arteko harreman sareak indartzeko Sestaoko Udalak AEKri berbalagun programa martxan jartzeko eskaera egin zion.
- Horretarako diru partida bat esleitu zuen eta urrian bertan egitasmoa abiatu zen. Jarraipena egiteko Sestaoko Udala, AEK eta Udal euskaltegia batera aritu ziren lanean.
- Hasieratik oso onarpen handia izan zuen Sestaoko euskara ikasle eta euskaldunen artean.
2007/08 ikasturtea - Egitasmoa mantentzeko babes ekonomikoa murriztu bazen ere, AEK-k berbalagunek zituen kostuak urte horretan beregain hartu zituen. Udalak hurrengo ikasturtean konponbidea emango ziola agindu baitzuen.
- Ikasturte horretan Sestaoko Udalean gobernu aldaketa eman zen.
2008/09 ikasturtea - Kultura zinegotziarekin bilera izan genuen eta Udalak ez zuela dirulaguntzarik emango esan zigun. Udalak eskatutako proiektua AEKren programa zela esan zigun, kontutan hartu barik parte hartzaileen %32 baino ez zirela AEKko ikasleak.
- Partaideen beste %68en artean ikasle ohiak, udal euskaltegiko ikasleak eta proiektuan parte hartu nahi zuten beste sestaoarrak zeuden.
- Zinegotzia, kultur burua eta euskara teknikariarekin izandako bigarren bilera batean, hurrengorako laguntza jasoko genuela esan ziguten. Berbalagun euren aburuz oso ?subvencionable? zelako.
- Ikusita programak zeukan arrakasta AEK-k Berbalagunaren gastu guztiak bere gain hartu zituen? berriz ere!
2009/10 ikasturtea
- Dirulaguntza jasoko genuela esan eta udalak 238,77 euroko dirulaguntza eman dio AEKri. Azken urteotako sarrera bakarra. Lotsagarria!
- AEK-k bere osotasunean ordaindu du Sestaoko Udalak eta sestaoarrek eskatutako zerbitzua eta horrek 3 urte hauetan 34.977 euroko diru galera ekarri dio.
- Horren aurrean NOLA JOKATU DUGUn ikusi nahi baduzue, egin klik hemen!
ORAIN, BERBALAGUN GUZTION LAGUNTZA BEHAR DUGU SALAKETA HAU AURRERA ERAMATEKO. BERAZ, GUREKIN KOLABORATU NAHI BADUZU, LAGUNDUIGUZU HERRIA INFORMATZEKO ESKUORRIAK BANATZEN! OSTIRALEAN, 19.30EAN AEKN GERATU GARA.