(2012-03-23 12:44 noreply@blogger.com (leioako berbalagunak))
Aurreko ostiralean, Gurasolagun topaketa izan genuen Leioan, Txomin Aresti eskolan, alegia.
Kanpaina urte bukaeran hasi bazen ere, taldeak eskolen arabera sortu ziren, eta pizza tailerrean bildu ziren lehenengoz.
Aurreko egunean, ordea, hiru eskolak bat egin genuen, Gurasolagunon topaketan.

Bertan, eztabaidarako, taldeen esperientzia ezberdinak, ideia berriak izan genituen eta hausnarketarako tartea sortu zen. Azken finean, eskola bakoitzak nahiz eta funtzionamendu ezberdina izan oso interesgarriak izan ziren bakoitzaren aportazioak eta aurrera egiteko beharrezkoak.
Beraz, mila esker gerturatu zineten guztioi, batez ere, zuen konpromisoagatik.
Gurasolagun aurrera doa!
(2012-03-19 11:40 berriketan)
(2012-03-08 14:04 Beņat)
2012ko esaera zaharren txapelketa apirilaren 21ean (larunbata) jokatuko da, eta aurtengoa 19. edizioa izango da.
Ohi bezala, herriko tabernetan zehar jokatuko dira txapelketako lehen kanporaketak goizeko 11etatik aurrera, Algortako bertsolari eskolakoek lagunduta eta musikaz girotuta. Finalerdia eta finala, berriz, frontoian jokatuko dira bazkalostean, Arrate Illaro eta Julio Soto bertsolarien eskutik edo ahotik. (2012-03-08 13:06 praktikatu AEK)
Euskal Herri osoan zehar daude martxan gaur egun mintzapraktika egitasmoak. Denok ezagutzen ditugu berbalagun, mintzalagun, mintzakide... Izen ezberdinak izan arren, funtsean euskara praktikatzea da helburua. Bada, egitasmoak hazten doazen neurrian eta egitasmo hauetara jende gehiago hurbiltzen doan heinean, proposamen ezberdinak agertuz doaz gure mintzapraktika egitasmoen baitan.
GURASOlagun
Azken urteotan saiakera ezberdinak eta froga ugari egin ostean, egonkortasuna eta erreferentzialtasuna hartzen ari den egitasmoa da
GURASOlagun. Euskararen transmisioa bermatzeko, ezinbestekoa da gurasoen eta seme-alaben arteko hizkuntz harremanetan eragitea. Ekimen honekin, guraso euskaldunak edota euskaraz ikasten ari direnak, egoera berdinean dauden beste guraso batzuekin harremanetan jartzea dugu helburu; plazan, parkean, asteburuko txangoetan... familia edo lagun giro guztiz euskalduna sortzea. Horretarako guraso eta
umeekin taldeak,
tailer txikiak,
irteera edo txangoak antolatzen dira.
Urte berriarekin batera
Portugaleten,
Laudion,
Leioan eta
Meatzaldeko herrietan martxan da
GURASOlagun eta ikasturtea amaitu orduko
Enkarterrin,
Arabako Lautadan eta beste hainbat tokitan abiarazteko asmoa daukagu. Zure ikastetxean
GURASOlagunen kartel esanguratsua ikusten baduzu, ez dudarik egin, joan idazkaritzara eta eman izena.
HIKETAlagun
Urola Kostatik dator notiza...
Zumaiako mintzalagunek ideia berezia izan dute. Gipuzkoar kostaldeko herri polit honetan, lagun artean hitanoa egiteko ohitura dago, eta ohitura hori gal ez dadin, erabiltzen ez dutenei ikasteko eta praktikatzeko aukera eman nahi diete ekimen honekin.
Mintzalagunaren formatutik hurbil, hitanoa ezagutu eta erabiltzen duen jendea, ikasi edota praktikatu nahi dutenekin elkartu eta HIKETAlagun bikoteak sortuko dituzte. Jakingo duzuen moduan, hitanoak badauka bere berezitasuna; familiarteko edo lagunarteko giroan erabiltzen da eta ezberdin erabiltzen da gizonen artean, emakumeen artean, edo gizon emakumeen artean egiten den arabera.
Esan bezala, Zumaian jarriko da martxan lehen aldiz, baina hitanoa Euskal Herriko beste leku askotan egiten da, beraz esportatzeko moduko egitasmoa da ezta? Zure herria izan daiteke hurrengoa!
HIKETAlagun zure herrian martxan nahi baduzu jarri harremanetan gurekin:
praktikatu@aek.org (2012-03-08 13:05 praktikatu AEK)
Mintzapraktika programetan parte hartzen dugunok, euskaraz hitz eginez gozatzeaz gain, berbalagun, mintzalagun, mintzakide... izateagatik bakarrik, hurrengo abantaila hauek izango dituzu:
- AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu.
- BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan.
- ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidtza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 39 euroan.
- Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.
- Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPVko ikasle bazara, aukera askeko kredituak lortu ahal izango dituzu mintzapraktika progamaren batean parte hartzeagatik.
Abantaila hauek guztiak aprobetxatu nahi baldin badituzu eta zure herriko mintzapraktika progaman parte hartu nahi baduzu,
bete fitxa hau eta zurekin harremanetan jarriko gara.
(2012-03-08 13:03 praktikatu AEK)
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean, Bideokopla Lehiaketa jarri dugu martxan. Txapelketa honek helburu bikoitza du. Alde batetik, euskara ikasten edota praktikatzen dabiltzanak bertsolaritzaren mundura hurbiltzea eta, bestetik, bertsolaritzak euskara praktikatzeko eskaintzen dituzten aukerak erakustea.
Ekimen honen sorrera 17. Korrikaren baitan antolatutako Euskalakari Koplari txapelketaren arrakastarekin lotuta dago. Duela urtebeteko hura Bertsozale Elkartearen eta Korrikaren arteko lankidetzari esker burutu bazen, oraingo honetan Praktikatu AEK-k hartu dio lekukoa Korrikari. Gainera, aurrera begira elkarlanean jarraitzeko asmoa dugu; ondorioz, ekimen hau abiapuntua besterik ez da izango.
Lehiaketa, izenak berak dioen legez, bideo bat sortzean datza, koplak oinarri gisa hartuta. Bi lagunetik gorako taldeetan bilduta sei koplatik hamabira bitarteko sorta bat osatu beharko duzue, eta bideo bat grabatu, gai hau ardatz: Euskaraz bizi nahi dut, dugu, duzu, zaitut... Kopla horien bidez, euskaraz bizitzeko nahia adierazi beharko da nahi den eran. Doinua, libre.
Lehiaketa helduen euskalduntzeko zein mintzapraktika egitasmoetako edozein erakundetan dabiltzan taldeei zuzenduta dago, baina talde bakoitzak bertsolari baten laguntza eduki dezake, hala eskatuz gero. Izan ere, lehiaketan parte hartu nahi duten taldeei beren inguruko bertso-eskolak lagundu nahi badie kopla sorta osatzen, elkarlan hori balioetsi egingo da lehiaketan.
Bideoan grabatutako kopla sortak praktikatuaek@gmail.com helbidera igorri beharko dira martxoaren 25a baino lehen. Saria talde irabazlearentzako bertso-bazkari edo afari bat izango da, bi bertsolariren laguntzaz, taldeak eta antolakuntzak adostutako jatetxe batean. Epaimahaia Bertsozale Elkartea izango da, baina edonork edukiko du bere gustuko bideoa bozkatzeko aukera Praktikatu AEK facebookeko orrialdean. (2012-03-02 10:46 enkarterriko berbalagun)

(2012-03-01 00:23 BERBALAGUN)
Zapatuan, martxoak 3, berbalagunok sagardotegira goaz.
Eskualdeko hainbat herritako jendea autobusera batu ondoren, eguerdiko 12etan abiatuko gara Durangotik Tolosa alderantz. Tolosan bertan egingo dugu aurten geldialditxoa; pare bat txakolin hartu eta Isastegi sagardotegira joango gara bazkari-legea egitera.
Bakailau tortilla, bakailaua piperrekin, txuleta ederra, gazta, intxaurrak eta urteko sagardo zoragarria izango dugu Isastegin dastatzeko prest. Uuummm! Hori bai, guztia trikitilariek alaituta. Barrualdeak jan-edanez beteta, arratsaldeko 7ak inguruan ekingo diogu bueltako bideari. Eta ondo bete ez denak, herrian jarraitu ahal izango du jai-giro atseginean.
Txotx!
(2012-02-23 14:13 BERBALAGUN)


Ondo baino hobeto ibili ziren gure lagunak Kriskitinek eta Berbalagunek antolatutako mozorro-tailerrean. 40 bat lagun elkartu ziren tailerrean, eta "jo ta ke" aritu ziren surrandi-maskarak ahalik eta dotoreen egiten.
Maskarak egin, eta besterik ez? Ez horixe; ezagutzen dugu banakaren bat, gainera, inauteriko zapatuan ez ezik, inauteriko martitzenean ere surrandi mozorrotuta ibili zena. Hori da maskarari zukua ateratzea! Ezta, Idoia?
(2012-02-22 14:23 enkarterriko berbalagun)

(2012-02-10 17:45 Deustukoberbalaguna)
Kaixo berbalagun!!
Egun hauetan
inauteriak ospatuko ditugu
Deustuan! Asteburu honetan zehar mozorroz beteko ditugu Deustuko kale eta plazak eta ez hori bakarrik, kontzertuak, txosna, umeentzako tailerrak eta hainbat ekintza burutuko dira gurean.
Laster, baina,
Deustuko jaiak ospatuko ditugu. Urtero lez, bi asteburu luze izango ditugu jaietan disfrutatzeko.

Horrela, inauteri eta jaiokin batera,
euskara aldarrikatu eta erabiltzeko gonbita egiten dizuegu; dela tabernan, dela jai giroan, dela ligatzean...
Anima zaitezte eta parte hartu! Jaietan ere euskaraz!!
(2012-02-10 13:16 BERBALAGUN)
Datorren astean, astelehenean eta asteazkenean -hilak 13 eta 15-, surrandien maskarak egiteko tailerra antolatu dugu Berbalagunekook, Kriskitin dantza-taldekoekin batera. Tailerra Kriskitinen lokalean izango da, merkatu-plazaren ostean. Astelehenean, parte-hartzaileek surrandien maskarak egiteari ekingo diote, eta, aztekenean, maskarok margotzen arituko dira mozorrogileak.
Durangon sudur handiz mozorrotzeko ohitura hori antzinatik ei dator; bada, aurten ere tradizioari heltzeko aukera izango dugu durangarrok, Berbalagun eta Kriskitinen eskutik; izan ere, datorren zapatuan (zapatu karnabalean), Kriskitinek antolatu duen bazkarira eta arratsaldeko kalejirara daude gonbidatuta tailerreko parte-hartzaileak eta durangar oro.
Gozatu inauteriak!
(2012-01-17 13:49 berbalagun)
2012ko behin-behineko MENUAAupa lagunok!Urtero bezala, hemen duzue euskaraz aritzeko eta ondo pasatzeko zuek egindako proposamenekin sortzen dugun ekintza zerrenda. Bertan agertuko diren guztiak egingarriak izango dira 15 bozka baino gehiago jasotzen badute. Jarduerok urtarriletik uztailera bitartean egingo dira. Gehienak doan izan arren egon liteke ordaindu beharrekorik ere. Definitiboak
(2012-01-10 13:15 berbalagun)
Aupa lagunok!!!Gabon buelta guztietan bezala, urtarriletik uztailera izango dugun ekintza programa osatzeko asmoz, menua sortzeko lehen urratsa ematen dugu. Lehen pauso hau nork bere gustuen araberako proposamenak egitean datza. Hau da, egin nahiko genukeena proposatzea; erraza, ezta?Beraz, ez galdu denborarik eta bidali e-maila ermua_berba@aek.org helbidera idatziz zure gustuko ekintza. bai, bai
(2011-12-23 17:49 Deustukoberbalaguna)
Aurtengo urtea bukatu da!
Berbalagunean deskantso bat hartuko dugu pilak bete eta hurrengo urtean indar handiagoarekin itzultzeko. Deskantsu hau familia eta lagunekin gabonak igarotzeko izango da, baina ez diogu gure mihiari deskantsu txiki bat ere ez emango!

Gabon ona pasa eta datorren urtera arte!
< Aurrekoa
[ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 - 23 - 24 - 25 - 26 - 27 ]
Hurrengoa >
Sarrerak harpidetu