Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

Txorizo jana eta tortila txapelketa

(2010-06-15 13:28 meatzaldeko berbalagun)

Gallartako txosnen egitarauaren barne, Axola Euskara Elkarteak bi ekintza antolatu ditu:Ekainaren 18an, ostirala, 19:00etan TXORIZO JANA! Denak gonbidatuta zaudete.Ekainaren 19an, larunbata, 12:30ean TORTILA TXAPELKETA! Anima zaitez eta parte hartu!Horrez gain, beste hainbat gauza egongo dira: txalaparta, karaokea, erromeria... Anima zaitez!!!

Irakurzale Kluba: Autokarabana

(2010-06-15 13:14 meatzaldeko berbalagun)

Ekainaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19,30etan, Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan Autokarabana liburuari buruz aritzeko elkartuko gara.Ez galdu euskal literaturaz gozatzeko aukera hau eta zatoz gurekin. Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetako protagonistak herri bateko kooperatiban egiten du lan, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua.Esperientzian oinarrituriko literatura

Mintzapraktika udan baserrian, TOPAGUNEA eta EHNEren eskutik

(2010-06-14 13:40 Deustukoberbalaguna)

                                    
                              

(...) Baserritarrek giro euskaldunean murgildu eta euskaraz bizitzeko aukera eskainiko dute, baserriko lanetan laguntzearen truke. (...)

(...)
Mintzapraktika programetan bezalaxe, parte hartzea norberaren aukeren araberakoa da honetan ere: aldi bateko egonaldian, egun zehatzetan, ordukako egutegian, behin, aldiro... Bakoitzak duen disponibilitatearen arabera, hain zuzen ere. Izan ere, antolatzaileek programan parte hartu nahi duten guztiek horretarako aukera izatea nahi dute, eta hori dela eta planteamendua ahalik eta malguena egin nahi izan dute. (...)

Informazio
gehiago hemen

                  

Euskara Elkarteen Federazioa TOPAGUNEA
Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna EHNE

Izena emateko epea ekainaren 25ean amaituko da.

Mintza Eguna Arrasaten

(2010-06-13 23:56 gernikako berbalagun)

Arrasaten ospatuko dugu 2010eko Mintza Eguna. Aurton igandez izakeran, beste urte batzuetan baino jende gutxitxoago joan ginen Gernikatik, baina joan ginenok ederto baten pasatu genuen eta datorren urtekoa noiz helduko zain gaude.
Fotogeniko hutsak gara, argazki guztietan itzel irtetzen gara. Hemen dituzue atera genituen argazkietariko batzuk:
Hamaiketako ederra eman ziguten gero! txorizoa, tortillak, gaztaia, edariak, ... Batzuek izugarrizko lana egin behar izan zuten.
Gure ardi galdua ere Arrasaten topatu genuen, zer moduz Roberto?
Bizkorrak gero! erratu ere ez dira egiten.
Hemen sardiņerak ere.
Busturialdeko jendea ugaria da gero! Pedro Mari Muxikakoa ere Donostiara joan zen bizitzera, baina herrimina edo izango du, hara nola arrimatzen den gugana.
Zein da arku horren izena? Harresiz inguratuta izan omen zen Arrasate.
Ana Isabelen azalpenak entzun beharrean zuok argazkiak atera eta atera, aiaia!
Hemengo azalpena zein izan zen bada? nork daki?
Seber Altube enparantzan gaude, Gernikan ere Seber Altube auditoriumna eta Seber Altube ikastola dugu. Nor izan zen bada Seber Altube? Nork daki?
Bertsolariak: Manex Agirre eta Jokin Labaien.
Leku guztietan ezagunak, gure neskek bai jakin argazkia norekin atera!
Zazpi jauziak, bat, bi, hiru, lau, bost,...
Soinulariek joteaz batera gu dantzan, zenbat gustatzen zaigun dantzan egitea baina!
Hemen Gernika-Lumoaldeko produktuak: Ajangizekoa, Muxikakoa, Elantxobekoa, Ereņokoa, Gernikakoa, Donibane Garazikoa, ...
Egitaraua ondo prestatuta izan zuten, denok parte-hartzeko kanta-paperak ere izan genituen.
Zein da menua? patea, paella, oilasko "pilotak" eta solomoa, postrea, kafea eta kopa. Aitor, ez jan azazkalik laster ekarriko dute jatekoa-eta.
Zein baino zein dotoreagoak.
Ogia eta ardoa baduzue bai, eta momentuz nahikoa. Ea egin barretxua.
Ogia, ardoa, patea,... zer gehiago nahi duzue ba?
Maite, horiek ez dira Busturialdekoak e! nongoak dira? Eibarkoak?
Ana Isabel Ugalde gure gidaria, azalpen emale ezin hobea. Arrasate eta Mondragoren arteko diferentziak, herriko harresia eta garai bateko arkitektura eta hirigintza arauak zeintzuk ziren eta diren azaldu zizkigun.
Eta orain igandea izan arren paperoflexia klasea tokatzen da, ea denok atera duzue moko zapia?
Honela egin behar da: tolestu, ingurua moztu,.... Benito horrela ez.
Orain sartu markoaren barruan zeuon burua, honela... kar, kar, kar.
Batzuk ederto zabiltzate, hara Mariangelesek zeinen ederto egin duen.
Postreari begira barik jendea sasi irakasleari adi.
Hurrengoan ondoen egiten duenari saria emango diogu, beraz, urte bete duzue praktikatzeko.
Lorategian ere dotoreagorik ez!
Gora Txori Herri!!!!!
Alberto ezkontzarako prest.
Kontxi ere elegante gero! eta Maitzaren eskuturrekoa ikusi duzue?
Oihana sorbetea gozo, ezta? Non erosi duzu txapel dotore hori?
Ani, zein proposamen egin diozu Javiri, bada?
Loratxu bat gehitu eta gu dotore!!!
Murielek lorea barik akuedutoren bat edo egin du.
Bazkal ostean sari banaketaren txanda heldu zen, sarituak: Uribe Kostako Ana Telo, Bergarako Nerea Altzelai, Arrasateko Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz, Ezkerraldeko Juanan Fernandez eta Mikel Ferrero eta Ekuadorreko Gladis Villalva.
Dantza, dantza! astindu gorputza!
Arin-arina baino hobeto egiten duzue hori, segi, segi!

Ikasturte amaieran Radixu Irratira ostera

(2010-06-13 14:57 Lea-Artibaiko Berbalagun)




Ikasturte amaieran oso zaila egiten da euskara klaseetako ohiko lan dinamika errespetatzea. Urte osoko jardunaren amaiera begi bistan dago, eta azken asteetan, ezin zaie askorik eskatu eguna joan eta eguna etorri txintxo-txintxo ibili diren ikasleei. Lan egiteko gogorik gabe daude, eta hala eta ere, klasera huts egin barik etortzen direnez, zer edo zer egin behar. Ikasleetako batzuk, egunez egun hartu duten euskara maila polita dela eta, berbalagun proiektuan sartzeko prest daude; animatzea falta zaie bakarrik. Azken bultzadatxoaren zain daude, eta gure zereginetako bat (irakasle eta berbalaguneko koordinatzaile legez) horiei guztiei euskaraz berba egiteko erraztasunak eskaintzea denez, klasetik atera eta irteeratxoa egin dugu Ondarruko Radixu Irratia irrati librera. Asmoa argia izan da: euskaraz berba egiteko gai direla erakustea. Mintzapraktika egitea!
Betiko ariketak albo batera laga, eta kazetaritza munduan murgildu gara. Zentzu horretan, azken klaseetan, irratsaiotxo bat prestatu dugu klasekideen artean: batzuk elkarrizketak prestatu dituzte, besteek, deskripenak, eta bateren batek, aurkezpena. Irakaslea bera ere, ez da libratu.
Klaseko ikasle batzuk berbalagunak dira, eta hori dela eta, irratian ateratako argazki batzuk gure blogera igotzea pentsatu dugu. Lehenengo argazkian, Manuel eta Kirenia daude lasai-lasai batak besteari egindako elkarrizketa amaitu eta gero. Bigarren argazkian, berriz, irratiko nahasketa mahaia agertzen da lehen planoan, eta erdi difuminaturik, ikasle bi (Blanca eta Arantza).
Lehenengo argazkiko emakumea ez da berbalaguna, ezta bigarren argakiko emakume biak ere. Bai, ostera, Manuel. Hiru urte daramatza gurekin, eta pixkanaka-pixkanaka euskal hiztun bihurtzen ari da. Gainontzeko hirurak datorren ikasturtean batuko omen dira gure berbalagun komunitatera. Hitza hartu diegu!

Beste ikastaro arrakastatsu bat

(2010-06-11 12:06 Sestaoko Berbalagunak)

Asteazkenean 17 berbalagun eta euskaltzale elkartu ginen autodefentsa ikastaroan. Ederto pasatu genuen, ikastaroa oso ongi irten zen (erorketa bat egon bazen ere, kar, kar...!!!), eta gainera, aurpegi berriak hurbildu ziren gure egitasmora (Santurtzi eta Barakaldoko zenbait berbalagun, Sestaoko euskaltzaleak...)!! Plan euskaldun eta ederra gure berbalagun Pablo eta Mikelek eskaini zigutena bigarren aldiz. Eskerrik asko bioi!


Argazki batzuk atera genituen. Ikusi nahi badituzue, egin klik hemen.

Euskaraz barra-barra

(2010-06-10 16:53 zaharberri)

 

Euskara barra-barra Mintza Egunean

Euskara praktikatu eta mintza praktiketako taldeak elkar ezagutzeko helburuarekin Mintza Eguna ospatzen da gaur herrian. Euskal Herriko txoko askotatik bertaratu da jendea eta giro aparta jarri dute guztien artean.

 

 

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak antolatuta, Mintza Egunaren bosgarren edizioa ospatzen da gaur. Txalapartaren doinuekin eman diote goizeko 11:00etan hasiera mintza lagunen  elkarretaratzeari eta jarraian hamaiketakoa egin dute Biteri plazan. Bertan egin dute berba eta elkar ezagutu dute Euskal Herriko mintza praktiketako taldeetako kideak eta giro ona nagusitzen joan da poliki-poliki. Lore Gazteak dantza taldea eta txalapartariak izan dira animazioa ematen.

 

 

Eguerdian Arrasateko kaleetatik ibilaldi gidatu bat egin dute eta Ana Isabel Ugalderen eskutik, herriko txoko berezien inguruko azalpenak jaso dituzte. 13:30etan Seber Altube plazan Jokin Labaien eta Manex Agirrek bertsotan egin dute eta inguruan zeukaten jendetzak oso ondo pasatu du. Honen ostean, Portaloiko kanta taldeak eta Arrasateko trikitilariek zenbait abesti jo dituzte eta guztiak batera izan dira kantuan Seber Altuben. Ondotik pasatzen ziren hainbat herritarrek ere bat egin dute jaiarekin eta kantuan izan dira guzti-guztiak.

 

Jarraian, 14:30etan bazkaltzeko bildu dira guztiak Herriko Plazan dagoen karpan eta bertan jai eta lagun giroa nagusitu dira, euskararekin batera. Maitena Aranak, Zahar Berriko teknikariak, adierazi duen moduan, gaurko egunaren helburua, ?euskara praktikatzea eta mintza praktiketako taldeak elkar ezagutzea da?, eta euskaldun jatorrak moduan, mahaiaren inguruan izan da horretarako aukera. 270 lagun inguru bildu dira Herriko plazako bazkarian eta alaitasuna eta poza arnastu zitezkeen giroan.

 

 

Bestalde, kafea hartu ostean, zenbait sari banatu dituzte bertaratutakoen artean. Guztiak ere euskaraz berba egiteko gogoa, gehiago ikasteko irrika, erakutsi dute eta aurrera jarraitzeko animoa adierazi. Uribekostako Ana Telo, Bergarako Nerea Altzelai, Arrasateko Mari Karmen Agilar eta Espe Sainz, Juanan Fernandez eta Mikel Ferrero bizkaitarrei eta duela 21 urte Euskal Herrira etorritako Gladis Villalvari eman diete sariak.

 

Musikarentzat tartea izan da gero eta Markina eta Bergaran bizi eta euskaraz abesten duten senegaldar eta ganbiarrek osatzen duten Kataia taldeak emanaldia eskaini du eta erritmo afrikarrak nagusitu dira karpan. Hala, euskal giro aparta, alaia, izan da Mintza Egunean eta guztiek ondo baino hobeto pasatu dute gaurko eguna.

 

 

kazetaria: koldo Carrillo

2010/06/06

 

 

 

 

 

BERBALAGUNEN BAZKARITXOA!!

(2010-06-10 16:33 galdakako berbalagun)

Ekainaren 2an , astearte eguerdietan elkartzen den taldetxoa eta asteazken goizetan elkartzen dena bate egin eta bazkaritxo ederra egin genuen.



Aukera polita izan zen, elkar ezagutzen ez zuten askok elkar ezagut zezaten. Giro politean bazkaldu ahal izan genuen, barre eta irrien artean.


Nahiz eta ia denak emakumeak izan, gizontxo bat ere izan genuen gure artean. Espero gure Fontxo ez izutzea eta gurekin bueltatzea.



Eta ordaintzeko ordua ere heldu zen!!! Hemen ezin ihes egin!!! Beitu ze polito egiten dituzten kontuak gure neskek!!!



Ederto bazkaldu genuen; beraz, berriro ere elkartuko gara!!!

Talo Eguna Muskizen

(2010-06-10 11:15 meatzaldeko berbalagun)

Ekainaren 15ean, asteartea, arratsaldeko 19,30etan, Las Karreraseko (Abanto) udal aretoan Autokarabana liburuari buruz aritzeko elkartuko gara.Ez galdu euskal literaturaz gozatzeko aukera hau eta zatoz gurekin. Fermin Etxegoienen lehen eleberri honetako protagonistak herri bateko kooperatiban egiten du lan, eta zenbait tramaren erdian aurkituko du bere burua.Esperientzian oinarrituriko literatura

Euskal Ezkontza Balmasedan!

(2010-06-09 10:48 enkarterriko berbalagun)


Ezin galdu ekainaren 19an Eguzki Dantza Taldeak antolatua Balmasedan ospatuko den Euskal Ezkontza. Bertan antzinako ezkontzen errepresentazioa egingo da eta herriko jendeak hartuko du parte soineko tradizionalak jantzita.
Senargaia eta bere familia emaztegaiaren bila joan ondoren herrian zehar paseatuko dira etxea eraikitzeko gauzak dituen idi-gurdia daramatela; altzariak, opariak, ezkontza-horniak... Ezkontza ospatu ondoren trikipoteoa eta oturuntz herrikoia guztiontzat eta eguna amaitzeko Euskal Erromeria !!
Gonbidatuta zaude, anima zaitez!


Hauxe egitaraua:
11:00 Irteera San Severino Enparantzatik. Senargaiaren familia.
12:00 Hamaiketakoa San Juan Plazan. Emaztegairekin topaketa.
13:00 Euskal Ezkontza San Severino Enparantzan.
13:45 Trikipoteoa herriko kaleetatik.
15:00 Kanta bazkaria. Bonoak: 6? (haurrak 3?). (Eguzki eta Carambola tabernetan)
19:00 Euskal Erromeria San Juan Plazan.

Artziniegako museo etnografikoa

(2010-06-09 07:34 aiaraldea)



Dakizuenez, ekainaren 4an, Aiaraldeko Berbalagunok Artziniegako museo etnografikoa bisitatu genuen. Museo osoa ikusteko aukera eduki genuen eta benetan interesgarria iruditu zitzaigun. Ukuiluan, untxi jaioberriak ikusi genituen. Aintzinako euskal bisitza hobeto ezagutzeko aukera ezin hobea!

Juanan eta Mikel berbalagunen omenaldia Arrasaten

(2010-06-08 14:18 Sestaoko Berbalagunak)


Ikaragarri ondo igaro zen berbalagunok urtero ospatzen dugun Mintza Eguna. Goizean goiz Arrasateko mintzalagunek harrera beroa egin ziguten era guztietako jaki zein edariak probatzera gonbidatuz. Artean jende asko falta zen arren, lehen tortillen usaina bereganaturik jende andana hasi zen plazara hurbiltzen, eta era honetan, Euskal Herriko txoko guztietako ehunka berbalagun batu ginen geure mingainak askatzeko prest. Honetarako, Topaguneak atondu zuen egitaraua hagitz aproposa izan zen: harrera, Arrasateko bisita gidatua, triki/kantu poteoa, herri bazkaria (300 lagun!), erromeria...

Gure eskualdetik 17 pertsona animatu ginen, eta egiaz ederra izan zen Getxo, Donostia, Gernika.. eta zenbait tokitako berbalagunekin berba egitea. Gainera, une ederrak izan ziren bazkariaren ostean sari banaketa burutu zenean. Dakizuenez, sorpresa bat geneukala esan genizuen... Gure Sestaoko berbalagun nekaezin eta maitagarriak Juanan eta Mikel omendu zituzten oso modu hunkigarrian. Aupa zuek mutilak!! Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen.

Euskal jantziak

(2010-06-08 13:44 gernikako berbalagun)

Hilabete honetako ostegunetan, iluntzeko 19:00etan hasita eta Gernika-Lumoko kultur etxean amentalak egiteko ikastaroa antolatu dugu.
Euskal Jaietan zeuk egindako amentala harro-harro erakutsi gura baduzu, etorri eta egin.
Aurretiaz izena eman behar da AEKn edo Aita Villasante Udal Euskaltegian.