Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

APAIZAC OBETO IRURTZUNEN ETA ETXARRI ARANATZEN

(2013-05-12 17:50 sakanako mintzakide)

Sarri XVI. mendeko San Juan baleontziaren errepika egiten hasiko dira. Eraikitzeko behar den zura Sakanakoa da.
Ekimena ezagutzera emateko ekitaldien berri emateko gaiarekin erlazionatutako Apaizac obeto dokumentala ematen ari dira Sakanako hainbat herritan.
Oraingoan txanda Irurtzunera eta Etxarri Aranatzera iritsi da.

APAIZAC OBETO

- Irurtzungo kultur etxean, maiatzaren 14an, 19:00etan
-Etxarri Aranazko kultur etxea, maiatzaren 16an, 20:00etan. Jon Maia bertan izanen da.



Portuko fafutxa panpinak egiteko tailerreko ARGAZKIAK ikusgai

(2013-05-11 10:15 ezkerraldeko berbalagun)


Fafutxa panpinen tailerra arrakastatsua izan da oso, hau guztia Maiteri gure begiraleri esker izan da. 15 pertsona jo ta ke aritu zarete panpina polit hauek sortzen. Eskerrik asko Maite!!! Hurrengoetan ere eskulanen tailerrarekin aurrera egingo dugu!!! Ikus itzazue ARGAZKIAK!!!

Klik egizu hementxe: Tailerreko ARGAZKI guztiak

HONDAKINEN KUDEAKETA HOBEA

(2013-05-10 14:30 sakanako mintzakide)

Atzo mintzakide batzuk hondakiden kudeaketa hobe baten inguruko hitzaldi-mahai inguruan izan ginen, bai goizean bai arratsaldean.




Mintza Eguna ekainaren 1ean Elgoibarren

(2013-05-09 20:15 gernikako berbalagun)

Hona hemen iaz Santurtzin Mintza Egunean ataratako argazki batzuk. Aurtengoa Elgoibarren ospatuko dugu ekainaren 1ean.






Santurtzin kamisetak margotzen

(2013-05-09 19:37 ezkerraldeko berbalagun)

Atzo Santurtziko AEKn 14 lagun elkartu ginen kamisetak margotzeko. Izan ere, uda ate joka daukagu eta dotore-dotore egon behar.
Argazkiak ikusteko: http://www.flickr.com/photos/santurtzineuskaraz/sets/72157633457594660/

Mila esker Itxaso eta Marijo irakasleei!

Rai Bueno ipuin-kontalaria 7-99 urteko umeentzat

(2013-05-09 17:31 rozio)

Rai Bueno idazle eta ipuin-kontalari donostiarrak liluratu egingo gaitu istorioak kontatzeko berezkoa duen estiloarekin: keinuak, begirada, isiluneak, hitzak, hizkuntza poetikoa? Ondoko bideoa Bertsolari filmaren pasarte bat da, goza dezazuen! Eta datorren astean Getxon izango dugunez animatu eta etorri, gogoratu izena eman behar dela. Noiz: maiatzak 14, asteartea, 18:00-19:00 (15 minutu arinago etorri) Non: Andra Mari [...]

Benja Barandallari elkarrizketa UK aldizkarian

(2013-05-09 16:41 rozio)

Benja Barandalla Baleube.com-eko kidea etorriko da maiatzaren 17an Algortako Villamonte kultur etxera heziketa sortzaileaz berba egitera. Uk aldizkariko lagunek elkarrizketa egin diote eta hona ekarri nahi izan dugu. Hitzaldia maiatzaren 17an izango da, ostirala, 17:30ean, Algortako Villamonte kultur etxean. Doan da baina izena eman behar da eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dugu aldez aurretik abisatuta (maiatzaren [...]

Larunbata honetan: Mintzakide Ibilbide Osasungarriak eta Iruñerriko Euskal jaia

(2013-05-09 13:35 mintzakide)



Ibilbide Osasungarriak.

Larunbata honetan, Baionara. Etxepetteko hezeguneak.

Adi ordutegiari, goizeko 9:00etan Korralillosen.

Izena emateko: Izen-emate fitxa.

Ea oraingo honetan, eguraldia laguntzen digun....


Ibilbidearen informazioa, berriaren eskutik.
Etxepetteko hezeguneak Aturri ibaiak eta Ardanabia errekak sortutako hezeguneen artean ibilaldi erraz eta gozagarria egingo dugu. Leku berezi horietako aberedi eta landaredi bereziak izango ditugu bidelagun.


 IRUÑERRIKO EUSKAL JAIA

Inprimakiaren hasiera
Atsegin ·  · Elkarbanatu · Larunbata
Inprimakiaren amaiera

Eta igandean.......ANTSOAIN

Antsoaingo euskararen astea ospatu dute aste honetan zehar, hainbat ekitaldi oso interesgarriekin eta iganderako ere egitarau xumea prestatu dute..

maiatzaren 12a, igandea
Mintzakideak lana dugu Antsoaingo Euskararen Egunean.

Mintzaguneak, Antsoaingo Mintzakide programako parte-hartzaileekin . Ekarri zuen telefonoak edota ordenagailuak  (Internetekin ), eta hainbat gauza  interesgarri ikusiko dituzue: sarean euskaraz daukazuna aisialdirako; musika, zinea, literatura, abestiak, haurrendako ipuinak…; euskararekin laguntzeko tresnak; lanerako baliabideak; ikasteko… Zeuk ere helbide interesgarriak ezagutzen badituzu, ekarri, mesedez.

09:00, diana  eta 11:30, kalejira

Antsoaingo haur eta helduen dantza taldearekin, Antsoaingo erraldoiekin eta zanpantzarrekin, txistulariekin eta gaitariekin. Udaletxeko Plazatik abiatuko da. Horren ondoren,  Udaletxeko Plazan

Dantza ekitaldia, hamabi eta erdiak aldera, Antsoaingo haur eta helduen dantza taldearen eskutik

13:00, elkartasun pintxoa, elikagai bankurako dirua biltzeko. Antsoaingo euskara ikasleek eta Larunblai euskarazko aisialdi taldeko gaztetxoek antolatua

Antsoain Kantuz abesbatzaren emanaldia

ARANGURENEN ERE EGITARAU XUMEA PRESTATU DUTE.

ARANGURENEKO EUSKARAREN EGUNA, ZOLINA
11:30: . Kalejira Erraldoiekin eta Arangureneko  dantzari txikiekin

12:15: Arangureneko Dantzari txikiak.

12:30:Altxorraren bila, ginkana.
14:00: Bazkari Herrikoia
16:30: Dantzaldia GATHUBI Taldearekin

Mikel Martinezen "Denboraren korapiloak"

(2013-05-09 13:33 ezkerraldeko berbalagun)

Gaur arratsaldean, Mikel Martinezen "Denboraren korapiloak" antzezlana ikusteko eta gozatzeko aukera izango dugu.

19:30ean jarri du hitzordua Sasiburu euskara elkarteak, San Bizenteko kultur etxean.

Barakaldon aisia euskaraz gozatzeko aukera dago, aprobetxatu!!!!

ZER EGIN ZABORREKIN?

(2013-05-09 08:28 sakanako mintzakide)

Altsasun ostegunero arratsaldeko 17:00etan kafea/infusioa hartzeko elkartzen garen mintzakideok gonbidapena jaso genuen atzo.
18:00etan euskaltegian izanen den saiora gonbidatu gintuzten.

........................................

Bihar euskaltegiko guztiondako Sakanako Mankomunitateko hondakinen teknikarien bisita izanen dugu.
- Birziklatzearen garrantziaren berri izateko.
- Hobeki birziklatzen ikasteko.
- Hondakinak biltzeko sistemak azaltzeko.
- Birziklatzeko modu bat den konposta ezagutzeko.
- Gure zalantzak argitzeko.
....
Bi txanda izanen ditugu:
1. 09:30ean Iortian
eta
2. 18:00 euskaltegian

Zallako berbalagunak topera !!!

(2013-05-09 08:27 enkarterriko berbalagun)


Berbalagun egitasmoak gero eta euskaldun gehiago erakartzen ditu eta horren adibide garbienetako bat Zallan dugu. Izan ere, iaz talderik ez zen egon herrian, eta aurten ordea, talde bat ez ezik, bi talde osatu dira. Asteazkenetan biltzen dira talde biak, bata goizez eta bestea arratsaldez.

Bertan, askok dakizuen bezala, euskaldunak eta euskara ikasleak tabernaren batean biltzen dira eta eguneroko gaietaz hitz egiten dute: txutxumutxuak, politikarien "abenturak", langabezia, udako oporrak... Dena euskaraz, noski! Gurea bezalako eremu erdaldunetan euskara praktikatzeko arnasgunea izan nahi dugu eta pixkanaka-pixkanaka lortzen ari garela esan dezakegu!

Apunta itzazu hitzorduak eta eman euskara elkarri:

Asteazkenetan goizeko 12.30ean OREKA tabernan.
Asteazkenetan arratsaldeko 18.30ean ITZALA tabernan.

MAIATZAREN 15 ARTEKO PASABIDEKO GALDERA

(2013-05-08 16:15 sakanako mintzakide)


Zein uste duzu direla  euskaraz idatzita aurkitutako lehen hitzak?

          
a) Gizon, andereño, seme

b) Su, alaba, herri

c) Aita, lagun,  polita

c) Piztu, ama, etxe

Mintza Eguna badator!

(2013-05-08 15:40 ezkerraldeko berbalagun)

Gure Eguna gero eta hurbilago dago, eta aurten Elgoibarren izango dugu hitzordua ekainaren 1ean. Izan ere Izarra Kultur Elkarteak 50 urte bete ditu, eta ospatzeko mintzalagun, mintzakide eta berbalagunok elkartu nahi gaitu. Urtero bezala, egun osoko egitaraua prestatu dute gure elgoibartarrek egun ederra pasa dezagun. Gogoratu bazkarirako txartela erosi beharko duzuela; nola? Zuen tokian tokiko dinamizatzailearekin harremanetan jarriz. Txartelen prezioa 20?-koa (bazkaria+kafea+kopa).
Eman izena maiatzaren 24a baino lehen.

Informazio gehiagorako: http://www.mintzapraktika.org/bloga/?p=206

Berriz ere mingainak dantzan! 

BIzikleta-irteera: maiatzeko kronika, Gallarta-Galdames-Gueñes-Alonsotegi-Barakaldo

(2013-05-08 15:34 garazi)

Joan den larunbatean 15 lagun baino gehiago batu ginen Hemen dituzue Dabidek bidalitako argazkiak, eta bere kronika, eskerrik asko! Ongi etorri, Asun! Bai, hori da asteburu honetan ezagutu dudan beste pertsona bat…  bueno, Asun eta bere senarra, mugikorra bidegorrian uzteko ohitura duen lagunak… milaka aldiz deitu eta gero… ikaragarrizko elkarrizkteka eduki eta gero konturatu ziren [...]

ZAPI ISLAMDARRAREN GALDERAREN ERANTZUNA

(2013-05-08 15:32 sakanako mintzakide)

NIGAB EZ, NIQAB!!!!!
                                HIYAB    3 BOTO
                                    BURKA    2 BOTO
                                    NIQAB     15 BOTO
                                    SHAYLA  20 BOTO
                                   CHADOR    4 BOTO
                                    
Notarioaren aurrean zozketa txintxoa egin eta gero, bi boligrafo zoragarri jasoko dituena Luis Mari da!!!!!

Zorionak!!!!!

< Aurrekoa [ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 - 23 - 24 - 25 - 26 - 27 ] Hurrengoa >

Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan