Mintzapraktika
... Dantzatu mingaina!
Blog-en zerrenda Sartu!

UDAKO BARNETEGI IBILTARIAK

(2010-05-25 14:52 galdakako berbalagun)



Udako eskaintzaren barruan, aurton ere, praktikatzeko barnetegiak antolatu ditu AEK-k. Bi dira aurtengo eskaintzak:

Barnetegi ibiltaria (oinez) Lehen aldiz, uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.

Barnetegi ibiltaria (bizikletaz) Aurtengoa 10. edizia izango da eta ziurrenik, uztailaren 17tik 31ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.

Barnetegi hauen prezioa: 450 euro dena barne
Izena ematea: ibiltaria@aek.org edo telefono hauetara:
  • barnetegia oinez: 663 030 568 (azken eguna: ekainaren 24a)
  • barnetegia bizikletaz: 630148 159 (azken eguna: uztailaren 8a)

MENTZAEGUNA 2010

(2010-05-25 14:50 galdakako berbalagun)


Berbalagunok ere badugu gure eguna ; Berbalagun eguna edo Mintza eguna. Ondo pasatzeko, euskaraz gozatzeko eta jendea ezagutzeko aukera paregabea dugu egun honetan.

Aurtengoa Arrasaten izango da,ekainaren 6an, eta jende asko espero dugu, zorionez, gero eta berbalagun gehiago baitago. Galdakaotik ere, urtero bezalaxe bertara joango gara. Bertara joateko autobusa antolatzen saiatzen ari gara, beraz ez galdu aukera hauxe; lortuz gero honen prezioa 20?koa izango litzateke.

Egitaraua hemen duzue:

11:00etan Ongi etorri berbalagun guztioi eta hamaiketakoa denontzat plazan.

12:00etan Ibilaldi gidatua Arrasatetik

13:30etan Kalejira ( berbalagun guztiok dantzan herria zeharkatuko duen kalejiran)

14:30etan Bazkaria herriko plaza nagusian (20 eurotan)

15:30etan Sari banaketa berezia

16:00etan Erromeria KATAIA taldearekin

Bazkari txartelak eta autobusa ordaintzeko azken eguna maiatzaren 26a. Izena ematearekin batera (idatzi telefonoa),ordaindu beharko da.

Gogoratu! bazkaria + autobusa: 30 euro

IBILALDIA 2010

(2010-05-25 14:41 galdakako berbalagun)

Bermeon ospatuko da maiatzaren 30ean IBILALDIA 2010, MARIGORAN KIKUNBERA lelopean.


Marigoran Kikunbera

Bermeoko 2010eko IBILALDIAk hedatuko dauan mezuaren oinarria da ?Marigoran Kikunbera?. Gorantza datorren marean guk kikunbera egiten dogu.

Itsasoari lotutako herria izanda gorantz datorren itsasoko marea aukeratu dogu modu metaforiko batean ikastolen inguruko mugimendua definitzeko. Ikastolen marea, euskeraren marea?mundua bera dator gorantz, beran barrikuntza eta aldaketa guztiekaz. Eta horren aurrean, bigarren berbeagaz, guk, kikunbera egiten dogu; buruz murgiltzen gara marea horretan. Honek, konfiantza erakusten dau, ez dogu eta egingo kikunbera konfiantza bako uretan. Bestetik, inplikazioa iradokitzen dau, datozen ?ur barrietan? bustitzeko jokaera, urrunetik begira egon beharrean parte hartuz.

Bestalde, marea gorantz dator, ez dau ondiņo goia jo. Honela, zabalik izten dogu bakotxaren aportazioa marea horretarako gehikuntza izan daiten.

?Kikunbera? berba bera da beste klabeetako bat, geure keinu berezia. Batetik, Bermeo bertoko adierazpide bat dalako, eta horrek, indarra eta zehaztasuna emoten deutso leloari.

KikunIbilaldia 2010 - Bermeo - Logoa eta Leloa

Bermeoko IBILALDIA 2010eko logoa Kiku izeneko bost puntadun izarra da, itsasoko izarra. Bere bost besoak Ibilaldia osotasunean zabalduko daben bost bideak dira:

  1. ITSASOA: atal honek natura hartuko dau baitan, berarekiko errespetua eta ezagutza, ingurumenak Bermeon daukan presentzia adierazkorrena aurkeztuz, hau da, itsasoa.

  2. IKASTOLA: ikastolaren izatea eta giroa islatuko dauz atal honek, bere baloreak eta proiektua, bertako ikasleak eta irakasleak, gurasoak eta langileak oro har, talde haundi eta berezi bezala aurkeztuz.

  3. KULTURA: atal honek kultur adierazpide guztiak bereganatuko dauz. Iraganetik edan eta geroa sortzen dauan herri bat. Bizirik mantentzen dan herri anitz bat.

  4. IZARTU: guztion parte hartze aktiboa bultzatuz, herri eta eskualde mugimendua bizteko atala. Ideiak izar bizi bihurtuz, lo egozan indar eta antolakuntzak izartuz.

  5. EUSKEREA: euskerea da gure argia, gure itsas argia kasu honetan. Euskereak egiten gaitu euskaldun, ezbardin eta bakar munduan. Erabili eta bizi egingo dogu.

Informazio gehiago nahi izanez gero egin klik hementxe

GORPUTZEKO ENERGIAK OREKATZEKO SAIOA

(2010-05-25 14:24 galdakako berbalagun)

Pasa den ostiralean, maiatzak 21, gure gorputzeko energiak orekatzeko aukera izan genuen.



Bertan ikusi ahal izan genuenez, gure gorputzeko min asko gure gorputzak berak sortzen omen ditu. Eta gure gorputza erabilita sendatzen ikas dezakegu modu erraz baten.


Kontua da, gu geu energia garela; arnasten duguna, energia dela... dena dela energia. Baina energia hori orekatzen ikasi behar dugu, batez ere arnasaren bidez. Eta horretarako hainbat ariketaxo erraz egin genituen. Hementxe dekozue horietako bat.




Erlajazioa egiteko aukera ere izan genuen. Meditazioak oso zaila ematen du, baina arnasa ondo erabilita, ematen duena baino errazagoa dela ikusiko dugu.



Ekaineko euskararen agenda

(2010-05-25 11:19 Sestaoko Berbalagunak)

Berbalagunei esker hainbat ekintza egin ditugu ikasturte honetan. Gutxi falta zaigu bukatzeko, baina amaitu aurretik beste ekintza pare bat proposatu nahi dizuegu. Animatu eta hartu parte!

Hilabete honetan herriko jaiak eta Araba euskaraz izango dira. Datak hurbildu ahala, informazio gehiago izango duzue.

Mintza Eguna Arrasaten

(2010-05-25 09:56 meatzaldeko berbalagun)

EGITARAUA: 11:00etan:Ongi etorria eta hamaiketakoa Biteri plazan12:00etan: Ibilaldi gidatua13:30ean: Kalejira14:30ean: Bazkaria Herriko plaza nagusian15:30ean: Sari banaketa16:00etan: Erromeria Kataia taldearekin

Mendi irteera

(2010-05-24 21:54 gernikako berbalagun)

Maiatzeko irteera 29an egingo dugu, larunbatean. Joan nahi duzuen guztiok tren geltokian egon beharko duzue goizeko 9:00etan, Mundakaraino trenez joango gara-eta. Mundakatik Gernikara oinez etorriko gara, 14 km. izango dira.
"Txiki" gure gidariak ibilbide hau pasatu digu: Mundaka-Sukarrieta (Kolonia ondotik)-Axpe- San Kristobal-Murueta-Foru (Baserri Maitearen ondotik)- erreka hegalera eta hortik Gernikara.
Hemen duzue irteera iragartzeko atera dugun kartela:

Mintzakide Mendi Taldea Moncayora

(2010-05-24 16:36 mintzakide)

Mintzakide Mendi Taldeak igande honetan Moncayora joateko txangoa antolatu du.
Eguna: Maiatzak 30
Ordua: 08:15ean
Tokia: Korralilloetako aparkalekuan

Mintza Eguna:
Aurtengo Mintza Eguna Arrasaten ospatuko dugu.
Egitaraua:
11:00etan Ongi etorria eta hamaiketakoa
12:00etan Ibilaldi gidatua
13:30ean Kalejira
14:30ean Bazkaria
15:30ean Sari banaketa
16:00etan Erromeria

Izena emateko: Iruņeko Karridendan eta Atarrabiako Karrikaluze elkartean izena eman daiteke.
Bazkari txartela: 20 euro
Kotxez joanen gara.

Aste honetako agendatxoa:

Aste honetan zehar Zabaldiko Euskararen Astea: Informazio gehiago HEMEN.
Maiatzaren 27an, ostegunean, KONTZERTUA: AMAIA RIOUSPEYROUS ?Har ezazu?. 20:30ean Erraldoien Txokoan. Kantu eta Hitza 2010. Sarrera doan.

Maiatzaren 29an, larunbatarekin, MENDI IRTEERA: Olibesario mendia. Euskaldunon Biltokirekin. 9:00etan Biltokin. Izen emateak: 699 912 124 telefonoan.
 
Maiatzaren 29an, larunbatean, EUSKARAREN EGUNA ZIZURREN. Goizetik hasita, dianak, kalejira musika eta zanpantzarrarekin, dantzak, herri bazkaria, dantzaldia...

Maiatzaren 21etik aurrera, ?80 egunean? FILMA. Golem Baionan 17:15- 20:00- 22:00.

Euskal ezkontza 2010

(2010-05-24 16:14 aiaraldea)




Dakizuenez, pasa den apirilaren 25ean, Urduņan, Berbalagunok, euskararen astean barne eta Urduņako udalaren laguntzaz, euskal ezkontza antolatu genuen. Primeran atera zen. Argazkiak ikusteko, sakatu hemen.

Berbetan 81

(2010-05-24 12:31 zaharberri)

Ikasturteko azken ekintzen eta berrien berri eta gehiago azkenengo Berbetanean duzue eskuragarri.

http://www.box.net/shared/av21rmsgeo

Mintza eguna Arrasaten

(2010-05-24 11:35 zaharberri)

Ekainaren 6an Mintza Eguna ospatuko dugu Arrasaten. Urtero Euskal Herriko herri ezberdin batean egiten da jaia eta aurten, Arrasaten izango da.
TOPAGUNEAK antolatutako jaia da. Euskara Elkarteak herriko euskaltegiekin eta udalarekin kudeatzen duen mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen duzuen berba-lagun, mintzakide, mintza-lagun, solaskide guztiek elkar ezagutu eta egun pasa ederra egiteko parada izango duzue bertan.

Bazkaltzera etorri nahi baduzue, maiatzaren 25a baino lehenago eman beharko duzue izena. Izen-emateak, AEDren bulegoan egin beharko dira eta 20? balio du.

Horregatik, ezin duzue huts egin egun berezi honetara!

 

AEKren udako eskaintza

(2010-05-24 11:27 Sestaoko Berbalagunak)

Udako eskaintzaren barruan, aurton ere, praktikatzeko barnetegiak antolatu ditu AEK-k. Bi dira aurtengo eskaintzak:

Barnetegi ibiltaria (oinez) Lehen aldiz, uztailaren 3tik 18ra Euskal Herria mendirik mendi zeharkatuko dugu mutur batetik bestera.

Barnetegi ibiltaria (bizikletaz) Aurtengoa 10. edizia izango da eta ziurrenik, uztailaren 17tik 31ra Euskal Herriko hainbat txokotan ibiltariko txirrindulariak topatuko dituzue.

Barnetegi hauen prezioa: 450 euro dena barne
Izena ematea: ibiltaria@aek.org edo telefono hauetara:
  • barnetegia oinez: 663 030 568 (azken eguna: ekainaren 24a)
  • barnetegia bizikletaz: 630148 159 (azken eguna: uztailaren 8a)

Ekainaren 6an Mintza Eguna Arrasaten

(2010-05-21 16:41 mintzakide)

Urtero bezala Euskal Herriko Mintzapraktika egitasmo guztien festa antolatu da, aurtengoa seigarren edizioa izanen da eta Arrasaten ospatuko da.
Iruņerriko eta Tafallako Mintzakidetik kotxez joateko asmoa dugu.
Bazkari txartelak dagoeneko salgai daude Atarrabiako karrikaluze elkartean eta Iruņeko Karridendan (Xabier kalea, 4 Alde Zaharra). Bazkarian izena emateko 20 euro ordaindu behar dira.
Epea: Maiatzak 24, astelehena

Udan ere, praktikatu gurekin

(2010-05-21 09:40 aiaraldea)


Aurten ere, udako eskaintzaren barruan, AEK-k praktikatzeko barnetegi ibiltariak antolatu ditu. Oinez eta bizikletaz. Informazio gehiago hemen.

"Euskal Erromeria"

(2010-05-21 00:22 gernikako berbalagun)

Maiatzeko "Euskal Erromeria" 27an egingo dugu eta Pasealekuan izango da iluntzeko 20:00etan. Apirilean bezala, Segundo Olaeta Musika Eskola izango dugu laguntzaile.
Parte hartu gura duzuen guztiok gonbidatuta zaudete. Beraz, apuntatu zuen agendan maiatzaren 27a.

< Aurrekoa [ 1 - 2 - 3 - 4 - 5 - 6 - 7 - 8 - 9 - 10 - 11 - 12 - 13 - 14 - 15 - 16 - 17 - 18 - 19 - 20 - 21 - 22 ] Hurrengoa >

Sarrerak harpidetu Sarrerak harpidetu

Diseinu grafikoa: Di-da
Garapena: Bitarlan